12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

43/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "A-12 errepidea, A-15 errepidearen gaineko glorietaren eta Zizur Nagusiko glorietaren arteko tartean, moldatzea" izeneko proiektuaren lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garaio eta Komunikazio Departamentuak lizitazio dei egin du "A-12 errepidea, A-15 errepidearen gaineko glorietaren eta Zizur Nagusiko glorietaren arteko tartean, moldatzea" izeneko proiektuaren lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia/enkantea.

_Hasierako aurrekontua: 860.454,59 euro.

_Egiteko epea: 3 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko otsailaren 23a arte, hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren agiriak aztertu nahi izanez gero, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, -3. oina, Iruña), 848-427459 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi:

http://www.navarra.es (Catálogo de Servicios/Contrataciones)

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2003ko martxoaren 3ko 12:00etan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 12an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ....................... J/A-ak, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "A-12 errepidea, A-15 errepidearen gaineko glorietaren eta Zizur Nagusiko glorietaren arteko tartean, moldatzea" izeneko proiektuaren lanak enkante bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................. (zenbakitan) euroren truk.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0600827