12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

2053/2005 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez baimena ematen da Nafarroako Ospitaleko E eta G pabiloien garbiketa zerbitzua 2006. urterako kontratatzeko gasturako, eta hasiera ematen zaio horretarako kontratazio espedienteari.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko E eta G pabiloiak garbitzeko zerbitzua kontratatzea 2006. urterako.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 485.000 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan zehazten direnak.

_Enpresaren sailkapena: U taldea, 1. azpitaldea, c) kategoria.

_Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2006ko urtarrilaren 12an.

Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

_Proposamenen aurkezpena: martxoaren 6ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Iruñeko Irunlarrea karrika, 39) paratuko dira 2006ko martxoaren 16an.

Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848428866-43 telefonoetan) eta Interneten, www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean (departamentuko kontratazioen atalean sartu).

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoen eredua: kontratazio hau arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina.

Iruñean, 2005eko abenduaren 28an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0600655