12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

ERABAKIA, 2006ko urtarrilaren 9koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Izize Galozeko eskualdeko industrialdea ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren" aldaketaren espedientea, Jimeno Montes Hnos. sozietateak sustatua, onesten duena, "Izizeko industrialdeko B5 lurzatiaren xehetasun azterlana" izeneko agiriaren edukiarekin bat.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko abuztuaren 8ko bilkuran, "Izize Galozeko eskualdeko industrialdea ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren" aldaketa, Jimeno Montes Hnos. sozietateak sustatua, tramitatzen hastea erabaki zuen, "Izizeko industrialdeko B5 lurzatiaren xehetasun azterlana" izeneko agiriaren edukiarekin bat, eta ondoko zehaztapen hauek beterik:

a) "D" lurzatiak (12.400 metro koadro) eta "B 5" lurzatiak (1.170 metro koadro) lurzati bakar bat osatuko dute.

b) Lurzati berri horretan 8.570 metro koadrotan eraikitzen ahalko da gehienez.

c) Aparkalekuetarako lehen baino 300 metro koadro gehiago izanen dira lurzati berri horretan.

Sustatzailearen proposamenean poligonoko "B 5" lurzatian eraikitzeko aukera aztertzen da. Lurzati hori Maderas Jimeno, S.L. enpresak okupatzen duen "D" lurzatiari atxikia dago eta berea du hori ere. Nabe berri bat eraiki nahi du zur laminatu eta kolatuzko piezak egiteko. Hala izanez gero, indarra duen UPSak lurzati horri esleitzen dion hirigintzako aprobetxamendua gainditu egiten da. Espedientean biltzen diren gorabehera guztien azterketak ez du bideratzen sustatzaileak planteatzen duen proposamenari baiezko erantzuna ematea baina, aipatutako erabakian erraten denez, "aterabide bat ematen ahal zaio sustatzailearen eskariari; hots, "D" eta "B 5" lurzatiak batzearen ondoriozko lurzati berria zehaztea. Horren gehieneko azalera eraikigarria aterako litzateke aipatu diren 7.700 metro koadroei "B 5" lurzatiaren azalera eraikigarria (870 metro koadro) gehituz; bestalde, "B 5" lurzatian aparkalekuetarako zegoen eremu pribatua (300 metro koadro) nahitaez sartu beharko litzateke lurzati berri horren barrenean. Hala, zilegi izanen luke sustatzaileak eraikina egitea aprobetxamendua handitu gabe". Erabaki hori 2005eko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 16an.

2005eko urriaren 7an, Galozeko alkate udalburu jaunak urriaren 3an emandako ebazpena igortzen du eta hartan adierazten da ez zaiola inolako alegaziorik eginen aipatutako erabakiari Beste aldetik, aipatu egin behar da espedientea jandaurrean egon den denboran ez dela alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Izize Galozeko eskualdeko industrialdea ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren" aldaketa, Jimeno Montes Hnos. sozietateak sustatua, tramitatzen hastea, "Izizeko industrialdeko B5 lurzatiaren xehetasun azterlana" izeneko agiriaren edukiarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko abuztuaren 8an hartutako Erabakian ezarritako zehaztapenak beterik:

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Galozeko Udalari eta Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. (NASUINSA) enpresari eta Jimeno Montes Hnos. sozietateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da, halaber, erabaki horrek bide administratiboa agortzen duela eta haren kontra bidezko dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 9an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0600523