12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1687/2005 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, azaroaren 23ko 1397/2005 Ebazpena zuzentzen duena.

Ikusirik azaroaren 23ko 1397/2005 Ebazpena, Unibertsitate Irakaskidegoetako Funtzionario izateko zortzi lanpostu betetzeko lehiaketa publikorako deialdia egiten duena.

Erreparaturik akatsa dagoela aipatu deialdiaren III. Eranskinean, bidezkoa da azaroaren 23ko 1397/2005 Ebazpen hori zuzentzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan legez esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Zuzentzea azaroaren 23ko 1397/2005 Ebazpenaren III. Eranskina.

_Honela dioen tokian:

"Lanpostu zk.: 3344. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza arloa: Landare Ekoizpena. Saila: Nekazaritza Ekoizpena.

Batzorde Titularra:

Batzordeburua: Carmen Lucía dk. and. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko katedraduna.

Batzordekide idazkaria: Primitivo Caballero Murillo dk. jn. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko katedraduna.

Batzordekidea José María Herranz Sanz dk. jn. Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Unibertsitateko katedraduna.

Ordezko Batzordea:

Batzordeburua Juan Antonio Martín Sánchez dk. jn. Lleidako Unibertsitateko katedraduna.

Batzordekide idazkaria Angel Manuel Mingo Castel dk. jn. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko katedraduna.

Batzordekidea Julián Cuevas González dk. jn. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Unibertsitateko katedraduna."

_Honela esan behar du:

"Lanpostu zk.: 3344. Lanpostu-kopurua: Bat. Jakintza arloa: Landare Ekoizpena. Saila: Nekazaritza Ekoizpena.

Batzorde Titularra:

Batzordeburua: Carmen Lucía Ramírez Nasto dk. and. Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide idazkaria: Primitivo Caballero Murillo dk. jn. Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: José María Herranz Sanz dk. jn. Unibertsitateko katedraduna Gaztela-Mantxako Unibertsitatean.

Ordezko Batzordea:

Batzordeburua Juan Antonio Martín Sánchez dk. jn. Unibertsitateko katedraduna Lleidako Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Angel Manuel Mingo Castel dk. jn. Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Julián Cuevas González dk. jn. Unibertsitateko katedraduna Almeriako Unibertsitatean".

Bigarrena._Zuzenketa hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Hirugarrena._Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2005eko azaroaren 29an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0600488