113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1095/2006 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Hazi Ekoizleen Erregistroan Nickerson Sur, S.A. sozietatearen izena aldatu eta, horren ordez, Limagrain Ibérica, S.A. jartzeko baimena ematen duena.

Nickerson Sur, S.A. entitateak eskaera aurkeztu du, Hazi Ekoizleen Erregistroan Nickerson Sur, S.A. sozietatearen izena aldatu eta, horren ordez, Limagrain Ibérica, S.A. jartzeko.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan xedaturikoarekin bat,

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hazi Ekoizleen Erregistroan Nickerson Sur, S.A. sozietatearen izena aldatu eta, horren ordez, Limagrain Ibérica, S.A. jartzeko baimena ematea.

2. Ebazpen hau interesatuari eta Landare Ekoizpenaren Bulegoari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 23an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0614370