113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

142/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 3ko 61/2006 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onespen teknikoa eman zitzaion "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" izeneko proiektuari. Halaber, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, 30 egun baliodunez, jendaurrean jarri zen, eta 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2006ko maiatzaren 19an.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazioaldian honako hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa._Legardako Udala.

Eskatu du:

Kanpoko azpiegituren trazadura aldatzeko, honen eranskin gisa ageri den krokisaren arabera, gaur egungo trazadurak ukitzen dituen finka partikularretan kalterik ez sortzeko.

Erantzuna:

Alegazioa ez da onartu, behin betiko trazaduraren edozein aldaketak ukipenak sortuko bailituzke hirugarrenengan, proiektukoak bezalakoak.

2. alegazioa._Jesús Zúñiga Olaso jauna.

Eskatu du:

Bere lurzatiaren gaineko hari elektrikoak aldatzeko, haien euskarriek nekazaritzako lanak oztopa ez ditzaten.

Erantzuna:

Alegazioa onartu da. 2. poligonoko 457. lurzatiaren mutur batean dagoen euskarriaren ordez, deribazioko bat jarriko da haren ondoan. Gero, euskarri zaharra kendu, eta berria lurzatiaren ertzetik ahalik eta hurbilen kokatuko da.

Lurzatia ukitzen duen hurrengo euskarria (00.01 eusk.) 80 bat metro mugituko da 00.002 euskarrirantz, b azpilurzatiaren ertzean jartzearren.

00.02 euskarria proiektuan islatu bezala mantenduko da.

3. alegazioa._Alfonso Iriarte Eusa jauna.

Eskatu du:

Hari elektrikoen trazadura 13.2 KVra aldatzeko, Legardako 3. poligonoko 229. lurzatia ukitu ez dezan, bere jabetzakoa baita.

Erantzuna:

Alegazioa ez da onartu, behin betiko trazaduraren edozein aldaketak ukipenak sortuko bailituzke hirugarrenengan, proiektukoak bezalakoak.

4. alegazioa._Juan José Eraso Olaso jauna.

Eskatu du:

Legardako 2. poligonoko 392. lurzatia ukiten duten hoditerien trazadura (hornidura, telefonoa, saneamendua), herri-bide baterantz eramateko, lurzati hori berea baita.

Erantzuna:

Alegazioa ez da onartu. Izan ere, trazadura aukeratu da hondakin urak grabitate bidez isur daitezen. Hortaz, horrek bestelako trazadurarik galarazten duenez, ezin da aurkeztutako eskaeraren arabera aldatu.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta aurkeztutako alegazioei foru agindu honen azalpen zatian adierazi moduan erantzutea.

2. Behin betikoz onestea "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" izeneko proiektua.

3. "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea ager daitezen urriaren 4an Legardako udaletxean, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, hala bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzekoak ere. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.) eta, egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako bitan argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Bide eta Eraikuntza Zerbitzua, Desjabetzapen Atalera, alegatzaileei eta Legardako Udalari.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 31n._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

1. ERANSKINA

"Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" izeneko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

LEGARDAKO ZERBITZUGUNEKO GASOLINDEGIAREN DERIBAZIORAKO 13,2 KV.SC AIREKO LINEAK UKITUTAKO LURZATIAK

LEGARDAKO UDAL MUGAPEA

457 Olaso Ayestarán, Margarita 1.148 4,20 287 4 2 457 Alorra

Santa Cecilia, 3 - Legarda

462 Barasoáin Echarte, María Paz 80 20 4 2 462 Larreak

Gaztelugibel, 1 - 1.A - Iruña

464 Urtasun Barasoáin, María Inmaculada 84 21 4 2 464 Larreak

Santa Agueda, 2 - Legarda

465 Aniz Rezusta, Saturnino 80 20 4 2 465 Larreak

Santa Cecilia, 7 - Legarda

466 Iriarte Eusa, Alfonso 176 44 4 2 466 Larreak

Kale Nagusia, 27 - Legarda

468 Biurrun Lezáun, José Luis 172 43 4 2 468 Alorra

Iratxeko monasterioa, 26 - 5.E - Iruña

469 Barasoáin Echarte, María Paz 212 1,56 53 4 2 469 Frutarbolak

470 Biurrun Lezáun, José Luis 144 36 4 2 470 Frutarbolak

397 Larumbe Ansoáin, Francisco 88 22 4 2 397 Baratzeak

Zizur Artea zehark., 43 - Zizur Nagusia

230 Ansoáin Bacaicoa, María Luisa 40 10 4 3 230 Alorra

Antso Azkarraren etorb., 23 - 1.C - Iruña

229 Iriarte Eusa, Alfonso 128 32 4 3 229 Alorra

228 Beruete Azparren, Jesusa 140 35 4 3 228 Alorra

Kale Nagusia, 21 - Legarda

227 Ayuntamiento de Legarda 128 1,32 32 4 3 227 Alorra

Kale Nagusia, zk.g. - Legarda

226 Legardako Udala 140 35 4 3 226 Alorra

225 Villanueva Labiano, Albina

Kale Nagusia, 1 - Legarda

Villanueva Labiano, Alfredo 84 21 4 3 225 Alorra

Severino Fernández, 52 - Tafalla

393 Bacaicoa Sanz, senideak 120 1,32 30 4 2 393 Alorra

Kale Nagusia, 1 - Legarda

391 Barasoáin Recarte, Eusebio 360 90 4 2 391 Alorra

Santa Agueda, 15 - Legarda

199 Nafarroako Gobernua 40 1,35 10 4 2 199 Alorra

UR BELTZEN SANEAMENDUKO KOLEKTOREAK, HORNIDURAKO HODIAK ETA TELEFONO KANALIZAZIOAK UKITUTAKO LURZATIAK

LEGARDAKO UDAL MUGAPEA

392 Eraso Olaso, Juan José 1.700 25 6 392

Karlos III.aren etorb., 37 - 2.a - Iruña 15 5

50 5

55 10

45 15 Alorra

390 Aizpún Goicoechea, Francisco 1.464 122 12 2 390 Alorra

Kale Nagusia, zk. - Legarda

199 Nafarroako Gobernua 550 55 10 199 Elkorra

Iragarkiaren kodea: F0614424