113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Behin betikoz onetsirik 2006ko aurrekontuko aldaketen espedientea

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontuko aldaketen sei espediente.

Erabaki hori 2006ko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 31n.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabost egun balioduneko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe iragan denez, aho batez erabaki da, 2006ko irailaren 6an, behin betikoz onestea.

_Kreditu gehikuntza I. kapituluan, "Langileen gastuak" izenekoan: 10.101,78 euro, aurrekontuko superabitarekin finantzatuak.

_Kreditu berezia VI. kapituluan, "Inbertsio errealak" izenekoan: 5.551 euro, aurrekontuko superabitarekin finantzatuak.

_Kreditu berezia VI. kapituluan, "Inbertsio errealak" izenekoan: 5.568 euro, aurrekontuko superabitarekin finantzatuak.

_Kreditu berezia VI. kapituluan, "Inbertsio errealak" izenekoan: 300.000 euro, VII. kapituluko dirusarrera berriekin finantzatuak.

_Kreditu gehikuntza VI. kapituluan, "Inbertsio errealak" izenekoan: 219.420,56 euro, aurrekontuko superabitarekin finantzatuak.

_Kreditu gehikuntza II. kapituluan, "Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak" izenekoan: 8.704,69 euro, aurrekontuko superabitarekin finantzatuak.

Noain-Elortzibarren, 2006ko irailaren 7an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0614635