113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 35/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu orokorreko 35/2006 aldaketaren espedientea, zenbait kreditu gerakin gehitzeko. Hori guztia, 2005etik 2006ra luzatutako udal aurrekontua betearazteko 13. oinarrian ezarritakoari jarraituz.

2006ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarkia argitaratu zen, abuztuaren 9an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, aipatu Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

_Kapital eragiketei dagozkien gerakinak:

6. kapitulua._Zenbatekoa: 18.050,76 euro.

Kapital eragiketei dagozkien gerakinen sarrera, guztira: 18.050,76 euro.

Finantzaketa: 2005etik luzatutako aurrekontuan egun dagoen superabitaren kontura.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikulua betetzeko, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jo daitekeela errekurtso hauetakoren bat aurkeztuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko irailaren 4an._Jarduneko alkatea, Roberto Andión Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0614386