113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GOIZUETA

Ohian enkantea

Udal honek enkante irekian salgai jartzen ditu, gutunazal itxien bidez, ondoko ohian aprobetxamendua:

Lotea: 6.643 intsinius pinu ale, 5.293, 29 metro kubiko zur. Easporru alderdian dago. Mozketa mota: matarrasa.

Lizitazio prezioa: 185.265, 15 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko ondorengo ostiraleko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta ondoko ostiraleko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.

Enkantean parte hartzeko proposamenarekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

a) Lizitatzailea pertsona juridikoa bada, eraketaren eskritura aurkeztu beharko du, eta beharrik bada, aldaketarena, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik, hori guztia aplikatzen ahal zaion merkataritzako legediaren arabera, horrelakorik eskatzerik bada.

Lizitatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko du.

10/1998 Foru Legearen 67.2 d) artikuluak ezartzen du lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria aurkeztuz gero pertsona juridikoa izatea egiaztatzen duten agiriak aurkeztetik salbuetsita daudela.

b) Behin-behineko esleipen hartzailearen izenean arituko den pertsonaren aldeko ahalmen-agiria, eta ahalordearen nortasun agiria. Lizitatzailea pertsona juridikoa bada, aipatutako ahalmen-agiria Merkataritza Erregistroan inskribatua egon behar da, merkataritzako legediaren arabera, horrelakorik eskatzerik bada.

c) Lizitatzailearen adierazpena, edo, hala bada, haren ahaldunaren edo ordezkariarena, non adieraziko den, hitzen ardura bere gain hartuz, ez enpresa ezta bere administrariak ere ez daudela kontratazio galarazpenen barrenean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluak aipatzen dituenetan.

d) Zerga-betebeharretan egunean dagoela adierazten duten agiriak.

_Jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren ordainagiria.

_Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria eta beste administrazio publikoena, lizitatzaileak haiekin zerga-betebeharrik badu, frogatzen duena horiek eguneratuak dituela.Ezin da 6 hilabete baino lehenago egindakoa izan.

e) Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, berarekiko betebeharrak eguneratuak dituela adierazten duena. Agiria balioduna izateko ezin da 6 hilabete baino lehenago egindakoa izan.

f) Lizitatzailearen adierazpena, edo, hala bada, haren ahaldunaren edo ordezkariarena, non adieraziko den, hitzen gaineko erantzukizuna bere gain hartuz, seguritatearen, laneko osasunaren eta lan-arriskuen prebentzioaren inguruan indarra duten xedapenak ezarritako eginbeharrak betetzen dituela.

g) Kontratuarekin modu zuzenean edo ez zuzenean sortu litezkeen aferak direla eta, enpresa atzerritarrek adierazpen bat aurkeztu beharko dute, non adieraziko den, edonolako epaitegi eta auzitegi espainiarren men geratzen dela, eta lizitatzaileari legokiokeen atzerriko jurisdikzio-barrutiari uko egiten diola.

h) Enpresaren sailkapen agiria.

i) Behin-behineko fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 jarri izanaren ordezkagiria.

j) Proposamen ekonomikoa.

Aurkeztutako agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan beharko dira.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan ikusgai daude.

Goizuetan, 2006ko abuztuaren 25ean._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0614771