113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SAN ADRIAN

Udaltzainen izendapena

Alkate udalburuak 69/06 ebazpena eman zuen 2006ko irailaren 1ean. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatiaren testua:

"1._San Adriango Udaleko udaltzaingoari atxikitako funtzionario publiko izendatzea honako izangai hauek, azken puntuazio handienarekin hasita ordenatuak daudenak, guztiak ere gainditu dutenak urriaren 27ko 129/04 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko deialdiaren babesean egin den hautapen prozesuan:

BEISTI ARENZANA, LUIS MIGUEL

REPARAZ PEREZ, PATXI

CALVO CORNAGO, ALVARO

2._Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea eta adieraztea ezen, hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik aitzina kontatzen hasita, zin egin edo hitz eman beharko dutela, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela; orobat, San Adriango udaltzain izateko karguaren jabetza hartu beharko dutela.

3._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4._Ebazpen hau igortzea Udaleko Kontu Hartzailetzara eta Aholkularitzara, behar diren ondorioak izan ditzan; eta horren berri ematea hurrengo osoko bilkura arruntean."

San Adrianen, 2006ko irailaren 1ean._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0614451