113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EGUESIBAR

Zeharkako flauta irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, zeharkako flauta irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak, Josune Arregui Padilla andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiko 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2006ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 8an).

Eguesen (Eguesibar), 2006ko irailaren 6an._Epaimahaiburua, Estefanía Clavero Bezunegui.

Iragarkiaren kodea: L0614494