113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Behin betiko onespena. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa. 16. ordenantza

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa, Noain-Elortzibarko Udalaren 16. ordenantza. Horri buruzko iragarkia 2006ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 12an.

Argitaratu zenetik hogeita hamar eguneko epea iragan baita inork espedientearen aurkako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du, erregelamenduzko quorumarekin. Hona hemen testu osoa:

ERANSKINA

II. epigrafea._Industrialdeetan ezarritako zutoinbakarren neurriak eta tarifak, industrialde bakoitzean jardueran ari diren enpresendako.

Talluntxe industrialdea

Altuera: 10 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 2.064,96 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 1.720,79 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 7,5 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.720,79 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 1.376,63 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 5 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.376,63 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 1.032,48 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 2,5 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.032,48 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 688,31 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Noain-Ezkirotz industrialdea

Altuera: 4 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.376,63 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 3 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.204,56 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 2 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.032,48 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Udalerriko beste industrialdeak

Altuera: 10 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.720,00 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 1.000,00 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 7,5 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.320,00 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 700,00 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 5 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 1.032,00 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 600,00 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Altuera: 2,5 metro arte. Gehieneko zabalera oinean: 2 metro. Fatxada: 700,00 euro. Atzealdea, prezioa unitateko: 500,00 euro. Zutoinbakar gehiago paratzeko: 2.a > %25, 3.a > %50.

Oharra:

Zutoinbakarraren neurriak ordenantzan daudenak baino handiagoak badira, 172,08 euro/m² kobratuko da.

III. epigrafea._Zutoinbakarra ezartzeko tarifa, publizitate enpresendako.

Tarifa hau ezarriko zaie Noain-Elortzibarko mugapeko industrialdeetan kokatzen ez diren enpresei edota publizitatearen arloan dihardutenei, publizitateko zutoinbakarrekin lurzorua okupatzeagatik.

Publizitateko panelak gehienez ere 5 metroko altuera izanen du eta 12 metroko zabalera.

Zutoinbakarrak hartzen duen altuera osoaren arabera aplikatuko dira tarifak; hau da, fustea eta publizitate panela batuz. Hona hemen:

Altuera osoa: iparraldean, 20 metroko altuera, guztira. Prezioa: 5.000,00 euro.

Altuera osoa: hegoaldean, 23 metroko altuera, guztira. Prezioa: 5.000,00 euro.

Iparraldetzat jotzen da, Talluntxe industrialdean errekaren iparraldera dagoen lur eremua, eta hegoaldetzat, berriz, gainerako guztia.

Udalerriko beste industrialdeak

Altuera osoa: 20tik 23 metrora. Prezioa: 3.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain-Elortzibarren, 2006ko irailaren 7an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0614634