101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

AKATS EBAZPENA, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak uztailaren 17an eman 737/2006 Ebazpenarena. Horren bidez, Almandozko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa eraikitzeko obretarako proiektua, gastua eta klausula administratiboen agiria onetsi ziren.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak uztailaren 17an eman 737/2006 Ebazpenean akats bat dagoela oharturik, zuzendu egin da Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak abuztuaren 16an eman 828/2006 Ebazpenaren bidez. Haren bidez, Almandozko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa eraikitzeko obretarako proiektua, gastua eta klausula administratiboen agiria onetsi ziren.

Hona hemen zuzenketa:

Honela dio:

"737/2006 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Almandozko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa eraikitzeko obretarako proiektua, gastua eta klausula administratiboen agiria onesten dituena."

Honakoa behar du:

"737/2006 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Almandozko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa eraikitzeko obretarako proiektua, gastua eta klausula administratiboen agiria onesten dituena."

Iragarki honen argitalpena informatiboa da bakar-bakarrik. Horren bidez bete egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 55. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoa. Aditzera ematen da iragarki honek ez duela eraginik eskaintzak aurkezteko epea kontatzeko moduan. Beraz, epea 2006ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 11n, argitaratu zen iragarkian adierazi zen bera izanen da.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 16an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0613692