101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

213/2006 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenei buruzko azterlanarekin eta gainerako agiriekin bat, Murchanten 9,6 kWP-ko 96 sorgailuko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Helios, S.L. enpresak sustatua. Parkea Murchateko 1. poligonoko 231., 232. eta 233. lurzatietan izanen da eta sortutako energia alorrean jadanik egina dagoen linea elektriko batetik eramanen du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

2006ko martxoaren 27an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emango duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena jasoko duela, hirigintzako legeriarekin bat, hala eskatu behar den kasuetan.

Apirilaren 4ko 118/2006 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zuten Murchanteko mugapeko 1. poligonoko 231., 232. eta 233. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren Ingurumenaren gaineko Eraginen Azterlana, Ingenieria Medioambiental Helios, S.L. enpresak sustatua. Ebazpen hori 2006ko 48. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 21ean.

Jendaurreko aldian, "Gurelur, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural" elkarteak aurkeztutako alegazio bat jaso da. Bertan aipatu dute Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean ez dela batere zehaztu animalia eta landare espezie berezien presentzia, ezta animaliek mugitzeko duten aukera murrizteak zer-nolako eragina izango duen ere. Alegazioei erantzunez, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak jakinarazi du dauden landare eta animalien behar bezalako azterketa egin dela, eta egiaztatu dela jarduketa eremuan ez dagoela ez mehatxatutako landare bereziei ez habiak egiteko guneei kalte egiteko arriskurik. Gainera, ezarritako itxiturak neurri ertain eta txikiko animaliak pasatzeko moduko gune irekia izanen du sarean.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumenaren gaineko eraginari buruz aurkeztutako azterlanarekin eta gainerako agiriekin bat, Murchanten 9,6 kWP-ko 96 jarraitzaileko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Helios, S.L. enpresak eskatu baitu. Parkeak 12,5 hektareako azalera izanen du eta sortutako energia alorrean jadanik egina dagoen linea elektriko batetik eramanen da. Instalazioak baldintza hauek bete beharko ditu:

_Landare-tratamendu egokia egin beharko da, obra amaitu ondoren, lurzoruaren higadura murrizteko helburuz. Tratamendua egin beharreko jarduerarekin bateragarri izan beharko da, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landatu beharko dira, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean zehaztutako hazi nahasketa erabilita. Birlandaketak hasi aurretik, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertu eta Lehengoratzeko Atalean jakinarazi beharko da, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago (telefonoak: 848421486/848424905).

_Gainera, landaredi pantaila bat egin beharko da, eguzki sorgailuak izanen diren lurren perimetroan, orgaza (Atriplex halimus) eta ontina (Artemisia herba alba) erabiliz.

_Inguruko hesiak ugaztun txikiak pasatzen utzi beharko ditu; beraz, beheko aldean argi nahikoa izan beharko du. 10 zentimetrokoa izan beharko du gutxienez.

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 30.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Murchanteko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 11n._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0612160