101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Behin betiko likidazio kontua hasiera batean onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2006ko abuztuaren 10eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cordovillako S-5 sektoreko UE-E unitatearen behin betiko likidazio kontua, 2000 Aspurz, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2006ko abuztuaren 11n._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0613521