101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZKO

Usategiak enkantean

Enkante publikoan jartzen da lau usategien errentamendua, uso migratzailea ohiko moduan ehizatzeko Izkoko Kontzejuaren mugapean, Lantxurdako alderdian hain zuzen (NA-10555 matrikulako barrutia) 1200 euroko hasierako prezioan gehi BEZa, denboraldiko.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, eta arauzko sesteoa izanen du.

Esleipena lau urterako izanen da.

Behin-behineko fidantza: %2.

Heldu den irailaren 9an, arratsaldeko ordu batean eginen da enkantea, Izkoko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 16an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.

Baldintzen agiria Izkoko Kontzejuaren idazkaritzan dago.

Izkon, 2006ko abuztuaren 9an._Kontzejuko burua, Antonio Bustince Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0613404