101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ESLABA

Oihan enkantea

Eslabako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (1835. ebazpena, 2006ko abuztuaren 1ekoa), gutunazal itxien bidezko enkante publikoa iragartzen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea Pinar de los Cerros alderdian dago, Eslabako Udalaren hermendian _erabilera publikoko Nafarroako mendien katalogoko 77. zenbakia_, 11.621 Austriako larizio pinuz osatua. 3.448,854 metro kubiko egiten du eta laurogeita bi mila seiehun eta hirurogeita hemezortzi (82.678,00) euroko hasierako prezioa du.

Proposamenak Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, gutunazal itxietan sartuta, enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen. Barrenean honako agiri hauek izanen dira, nahitaez:

1. Proposamen ekonomikoa, bukaeran erantsitako ereduaren araberakoa.

2. Udalaren diruzaintzan mila seiehun eta berrogeita hamahiru euro eta berrogeita hamasei zentimo (1.653,56), hau da, hasierako prezioaren %2a, behin-behineko fidantza gisa utzi izanaren gordekina.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

4. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, proposamenaren egileak tributu arloko betebeharrak zintzo bete dituela erakusten duena.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko egunean irekiko dira plikak, 13:00etan, Udalaren bulegoetan.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak interesatuen eskura daude, Udalaren idazkaritzan; asteazkenetan eta ostiraletan jasotzen ahal dira, 10:00etatik 13:00etara.

Eslaban, 2006ko abuztuaren 10ean._Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ................................., helbidea (herria, karrika, zenbakia): .............................. Eslabako Udalak 11.621 Austriako larizio pinu enkantean saltzeko 2006ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zuen iragarkiaren berri izanik, honako diru kopuru hau eskaintzen dut: (letratan eta zenbakitan) ............. euro

onetsi diren baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agirien berri badut eta osoki onartzen ditut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0613481