101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eskaera, Industrias Alimenticias de Navarra, S.A.k egina.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 1897/2006 Ebazpena, abuztuaren 8koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Eskatzailea: Industrias Alimenticias de Navarra, S.A. Jarduera: Barazkien eraldaketa. Tokia: Peñalfons Industrialdea, zk.g (Villafranca). Udalerria: Villafranca.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0613345