100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Comptos Ganberako legelari izateko bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Behin-behineko izendapena.

Nafarroako Comptos Ganberako legelari izateko bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen lehendakariak 2005eko apirilaren 1eko erabakiaren bitartez. Oposizio-lehiaketa amaituta, lanpostu horietarako ondokoak izendatzeko proposamena argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (80. zenbakia, 2006ko uztailaren 5ekoa) eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (62. zenbakia, 2006ko ekainaren 23koa): Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea, txanda irekian, eta José Luis Ezquerro Royo jauna, igoera txandan. Deialdiko 8. oinarrian xedatuari jarraikiz eta izendatutakoek 7.3 oinarrian ezarritako agiriak aurkeztu dituztelarik, bidezkoa da proposatutako izangaiak behin-behinekoz izendatzea, lanpostuaren jabetza behin-behinekoz har dezaten eta deialdiko 9. oinarrian ezarritako praktikaldia, urtebetekoa, has dezaten.

Hona, bada, lehendakariaren,

ERABAKIA:

Bat._Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea eta José Luis Ezquerro Royo jauna Nafarroako Comptos Ganberako funtzionario izendatzea, behin-behinekoz, legelari lanpostuetan.

Bi._Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, interesdunek urtebeteko praktikaldia gainditu behar dutela ezartzea behin betiko funtzionario izendatu ahal izateko. Izangaiek beren lanpostuaren jabetza behin-behinekoz hartzen duenean hasiko da praktikaldi hori.

Hiru._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta Comptos Ganberako idazkari nagusiari eta interesdunei jakinaraz dakiela agintzea, izendatuek deialdiko lanpostuak har ditzaten, behin-behineko izendapen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 7an._Lehendakaria, Luis Muñoz Garde.

Iragarkiaren kodea: F0613153