100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleko Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedaturikoari jarraikiz (2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 127. zk., argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu baterako Ana Jesus Cabria Fernández izendatzeko proposamena onesten da:

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 7an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0613347