100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Aldaketa egituratzailea hasiera batez onetsirik

Ikusirik "Arbizuko Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Arbizuko Utzubar industrialdea handitzea" izeneko proiektua, Udal honek sustatu eta Jesús Mesanza Harina arkitektoak idatzi duena, Udalbatza honek, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea "Arbizuko Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Arbizuko Utzubar industrialdea handitzea" izeneko proiektua, Arbizuko Udal honek sustatu eta Jesús Mesanza Harina arkitektoak idatzi duena.

2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesatuek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

3. Erabaki hau eta aldaketa-proiektuaren kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arbizun, 2006ko abuztuaren 7an._Alkate-Udalburua, Jesús María Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0613424