100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRONKARI

Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena

Erronkariko Udalak, 2006ko ekainaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa bat.

Jendaurreko epea, 2006ko 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 17an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

_Hona hemen aipatu aldaketaren edukia:

Kreditu gehikuntza 422-62205 "Eskualdeko ikastetxeko estalkia berritzea" kontusailean, 43.746,04 eurokoa.

Kreditu gehikuntza hori dirusarreren aurrekontuko kontusail hauen kontura finantzatuko da:

87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 30.000,00 euro.

917.03 Finantza entitatearen mailegua-epe ertaina, 13.746,04 euro.

Erronkarin, 2006ko abuztuaren 5ean._Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0613231