100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Udaltzaingoko kaboaren izendapena

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2006ko uztailaren 3an:

(40/PR).

"2005eko uztailaren 20ko ebazpenaren bidez indarrik gabe utzi zen Francisco Javier Leza Martínez jauna kabo izateko izendapena, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baietsia zuelako José Luis Ramírez Izpura jaunak epaimahaiaren ebazpenaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, izan ere ebazpen horren bitartez egiten baitzen izangaiek deialdiko hautaprobetan lorturiko balorazioa, eta bertan zehazten zen auzi-jartzaileak zer balorazio lortua zuen Udaltzaingoko kabo lanpostua lortzeko hautaproben lehiaketaldian.

Prozedura laburtuaren ondoriozko exekutorian intzidentea sortu zen, Francisco Javier Leza Martínez jaunak sustatua, eta Epaitegiaren 2006ko martxoaren 30eko autoaren bidez ebatzi zen; ondoren, Iruñeko Udalak apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen haren kontra.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2006ko ekainaren 27an, autoa eman zuen jarritako apelazio-errekurtsoa ezesteko; hortaz, bidezko da indarrik gabe uztea 2005eko uztailaren 20ko ebazpenaren lehen puntua.

Horregatik guztiagatik, ebatzi dut:

1. Deuseztatzea eta indarrik gabe uztea Alkatetzaren 2005eko uztailaren 20ko ebazpenaren lehen puntuan xedatutakoa.

2. Francisco Javier Leza Martinez jauna Iruñeko Udaltzaingoko kabo izendatzea eta 304000-31 plantilla-zenbakia esleitzea; izendapenak 2004ko ekainaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak."

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0612714