100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Akats zuzenketa. Mendillorriko U.P.S. Iruñeko Udal Planari erantsita. Jendaurreko epe berria

2006ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 12an argitara eman zen Iruñeko Udalak, ekainaren 1ean egin osoko bilkuran hartu erabakia. Bertan ebazten ziren Iruñeko Udal Plana aldatzeko espedienteari aurkeztutako alegazioak _Planari Mendillorriko Udalez gaindiko Plan Sektoriala eransteko egiten zen aldaketa_ eta jendaurreko epe berria irekitzen zen, behin-behineko onespenaren aurretik.

Iragarkian azaltzen ziren hartutako erabakiari ezartzen ahal zitzaizkion errekurtsoak.

Akatsa dela atzeman da, hartutako erabakia tramite egintza denez ezin zaizkiolako ezarri iragarkian azaltzen diren errekurtsoak, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 7an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0613402