100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eskaera, Aceralia Transformados, S.A.k egina.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 1860/2006 Ebazpena, abuztuaren 1ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Eskatzailea: Aceralia Transformados, S.A. Jarduera: bobinak pintatzea eta altzairuzko xaflak profilatzea. Tokia: Santa Katalina, zk.g. (Legasa). Udalerria: Bertizarana.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 4an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0613188