100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Deialdia, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 1380/2006 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Estatistikako erdi mailako tituludun izateko 2 lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa (2006ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 21ekoa).

Julián Iriarte Rodrigo jaunak Alberto Iriarte García jaunaren izenean gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horren kontra. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko abuztuaren 8an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0613398