100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

167/2006 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko eta indarra 2006. urtean galtzen duten agiriak berritzeko probetarako dei egiten duena.

Urriaren 8ko 1566/1999 Errege Dekretuak xedatu du ezen errepidez, trenbidez edo nabigazio bidez salgai arriskutsuak garraiatzen diharduten enpresek, edo garraio horiekin loturiko zamalanetan ari direnek, gutxienez segurtasun aholkulari bat izan behar dutela, jarduera horietan pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat sor daitezkeen arriskuei aurrea hartzen laguntza emateaz arduratuko dena.

Errege dekretu horren 5. artikuluak xedatzen du haren eginkizunetan aritu ahal izateko, aholkulariak dagozkion obligazioei eta errege dekretuaren eranskinean bildutako gaiei buruzko azterketa bat gainditu beharko duela.

Sustapen Ministerioak 1999ko urriaren 21ean emandako Aginduaren bidez azterketa motak eta ariketen egiturak zehazten dira. Agindu horren 4. artikuluak dio gaitasun agiriek 5 urteko indarra dutela eta automatikoki berrituko dela 5 urtetik 5 urtera baldin eta titularrak prestakuntza osagarriaren ikastaroak egin baditu edo kontrol azterketa bat gainditzen badu.

Ministerioaren agindu hori Sustapen Ministerioaren otsailaren 27ko 605/2004 Aginduak indargabetu du eta agindu berrian segurtasun aholkularien agiriak berritzeko prozedura adierazten da eta agiriak berritzeko aukera bakarra kontrol azterketa gainditzea dela zehazten du.

Agiria berritzen ez bada, haren titularrak segurtasun aholkulariaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna galduko du eta, hala gertatuz gero, behar diren probak egin beharko ditu agiri berria erdiesteko.

Nafarroako Foru Komunitatean segurtasun aholkularia izateko lanbide gaitasunaren agiria erdiesteko probak 2001. urtean egin ziren, beraz, indarra galdu hurren daude agiriak eta berritzeko probetarako deia egin behar da.

Halaber, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren lehenbiziko ziurtagiria eskuratzeko probetarako urteko deialdia egiten da.

Agiria berritu nahi eta horretarako prestatutako proba berariazkoa gainditzen ez duten izangaiek bigarren aukera bat izanen dute agiria erdiesteko probarekin, eta test zatia soilik egin beharko dute, eskaera berria egin beharrik gabe.

Agiria erdietsi nahi duten izangaiek garraio mota bakoitzeko (errepidea edo trenbidea) proba bat egin beharko dute, eta mota bakoitzean espezialitate guztiak batera edo haietako bat edo batzuen probak bakarrik.

Agiria berritu nahi duten izangaiek proba eginen dute agiria erdietsi zutenean aukeratu zuten garraio motan.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren lehenbiziko ziurtagiria eskuratzeko eta 2006. urtean indarra galtzen duten agiriak berritzeko probetarako deialdia onestea. Deialdia arautuko duten oinarriak ebazpen honen eranskinean daude.

2. Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko uztailaren hogeita zortzian._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

OINARRIAK

Lehenbizikoa._Xedea.

1. Deialdi honek xedea du errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren lehenbiziko ziurtagiria eskuratzeko eta 2006. urtean indarra galtzen duten agiriak berritzeko probak egitea.

2. 2001. urtean erdietsi eta 2006. urtean indarra galtzen duten segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiriak berritzeko probak garraio mota hauetan eginen dira:

Salgai arriskutsuen errepide bidezko garraioa:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota (lehergaiak).

_2. mota (gasak).

_7. mota.

_Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen nazioarteko garraiorako Europako hitzarmenean adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak (ADR).

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (bentzina) eta 1223 (kerosenoa).

Salgai arriskutsuen trenbide bidezko garraioa:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota (lehergaiak).

_2. mota (gasak).

_7. mota.

_Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen trenbidezko nazioarteko garraiorako Europako hitzarmenean (RID) adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (bentzina) eta 1223 (kerosenoa).

3. Segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria erdiesteko probak modalitate hauetan eginen dira:

Salgai arriskutsuen errepide bidezko garraioa:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota (lehergaiak).

_2. mota (gasak).

_7. mota.

_Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen nazioarteko garraiorako Europako hitzarmenean adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak (ADR).

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (bentzina) eta 1223 (kerosenoa).

Salgai arriskutsuen trenbide bidezko garraioa:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota (lehergaiak).

_2. mota (gasak).

_7. mota.

_Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen trenbidezko nazioarteko garraiorako Europako hitzarmenean (RID) adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (bentzina) eta 1223 (kerosenoa).

Bigarrena._Beharkizunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute ohiko helbidea Nafarroako Foru Komunitatean dutenek. Izangaiaren ohiko helbidea zein den jakiteko, indarra duen nortasun agiri nazionalean ageri dena hartuko da kontuan. Nortasun Agiri Nazionalean ageri den helbidearen ordez beste bat onartuko da honako kasu hauetan:

_Izangaiak erroldatze agiriaren bidez frogatzen baldin badu azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egon dela. Horretarako, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita kontatuko da.

_Erroldatze agiriaren arabera, azken urtean Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egondako egun kopurua 185 baino gutxiago izan arren, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik atzera kontatzen hasita betiere, izangaiak egiaztatzen baldin badu helbidea Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera beharturik egon dela, familia edo laneko inguruabarrak direla kausa. Jarduera jakin bat egiteko herri batean egonaldi mugatua baldin bada, baldintza hori ez dela bete ulertuko da. Unibertsitate, eskola edo ikastetxe batera joateak ez dakar ohiko helbidearen aldaketarik.

Hirugarrena._Eskabideak eta agiriak aurkeztea.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskabidea:

_Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es orrian ageri den inprimakia betez ("Zerbitzuen Katalogoa", "'Zerbitzu guztiak" atala, "Garraioak" azpiatala).

_Eskabidea, arau hauen I. edo II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa, aurkeztu behar da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, behea). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Guztiendako Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan. Eskabidea eranskin horietatik atera edo Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan eska daiteke.

2. Eskabideaz gainera, bi kasuetan, eskatzeileek ondoko agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

a) Indarra duen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

Nortasun Agiri Nazionalean ageri den helbidea Nafarroako Foru Komunitatekoa ez bada, erroldatze agiriarekin frogatu beharko du Nafarroan duela helbidea; agiri horretan adierazi beharko da azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egon dela. Horretarako, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita kontatuko da.

Erroldako antzinatasuna 185 egunetik beherakoa baldin bada, helbidea Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera behartu duten famili edo lanbide arrazoien egiaztagiria aurkeztu beharko da.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, azterketa egin ahal izateko, lortu nahi den gaikuntza agiri mota bakoitzeko 7,50 euro sartu izanaren frogagiria.

c) Agiria berritzeko aurkeztuz gero, haren fotokopia konpultsatua.

3. Eskaera internet erabiliz egiten bada, agiriak posta ziurtatuaren bidez igorriko dira Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzura (Yanguas y Miranda kalea, 5, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialetako edozeinetan aurkeztuko. Bestela, agiriak eskabideari erantsiko zaizkio.

Laugarrena._Eskabideak aurkezteko epea.

Probetarako izena emateko bidea bat edo beste izan, bai eskabidea bai agiriak ondoko epe hauetan aurkeztu beharko dira:

_Agiria berritzeko: 2006ko irailaren 22ko 14:00ak baino lehen.

_Agiria eskuratzeko: 2006ko urriaren 20ko 14:00ak baino lehen.

Bosgarrena._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

1. Agiriak berritzeko eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda paratuko da Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña), 2006ko irailaren 29an.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin ahal izanen dituzte 2006ko urriaren 6a arte, eta akatsik izanez gero, zuzendu.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ere modu berean argitaratuko da 2006ko urriaren 17an.

2. Agiri berriak erdiesteko, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2006ko urriaren 27an argitaratuko da. Erreklamazioak egin edo akatsak zuzentzeko 2005eko azaroaren 4an bukatuko da.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bulegoetan argitaratuko da 2006ko azaroaren 14n.

Seigarrena._Epaimahaia.

Ondokoak izanen dira probetan buru eginen duen epaimahaiko kideak:

_Mahaiburua: Jesús María Odériz Echeverría jauna, Garraio zuzendari nagusia.

_Ordezkoa: Jesús María Posadas Martínez jauna, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikideak:

_Angel Goñi Gironés jauna, Garraioen Plangintza eta Proiektuetarako Ataleko burua.

_Jesús Armendáriz Mateo jauna, Garraioen Ustiapenerako Ataleko burua.

_Usue Gortari Arbona andrea, Garraioaren Azpiegituren Bulegoko burua.

_Ordezkoak:

_Ignacio Azcona Mendizábal jauna, Bidaiarien Garraioa eta Garraioaren Operadoreak Kudeatzeko Bulegoko burua.

_José María San Martín Pérez jauna, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko industria ingeniari teknikoa.

_Julián Martín Martínez jauna, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria (Adar Juridikokoa).

Idazkaria: Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraio Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: María Jesús Gutiérrez Gutiérrez andrea, Garraioaren Ikuskapen Bulegoko burua.

Zazpigarrena._Proben edukia.

Segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak oinarri hauen III. eranskinean ageri den programa ofizialaren edukiari buruz izanen dira, kasuan kasuko modalitatearen arabera.

Zortzigarrena._Ariketen egitura.

1._Agiria erdiesteko azterketak, garraio mota bakoitzari _errepideko zein trenbidekoari_ lotuta, bi proba izanen ditu:

Lehenbiziko proba izanen da oinarri hauen III. eranskineko gaien edukiari buruzko "test" motako 50 galderari erantzutea, lau erantzunen artean bat aukeratuz. Proba hau egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahal.

Bigarren proban testuak kontsultatzen ahalko dira, eragiketen soluzioak dakartzatenak izan ezik, eta bertan azterlan bat edo kasu bat eginen da, garraio motaren eta espezialitatearen araberakoa, aholkulari batek egin edo/eta burutu beharreko lanen eta betebeharren inguruan.

Izangaiak bigarren artikuluan aipatu espezialitate baterako edo gehiagorako proba berariazkoak egin nahi baldin baditu, ariketak antzekoak izanen dira, baina kasuan kasuko garraio espezialitatearen inguruko gaiak baizik ez dira jorratuko.

2._Izangaiek azterketako proba bakoitzerako ordubete izanen dute, gehienez ere.

Agiria berritzeko proba izanen da oinarri hauen III. eranskineko gaien edukiari buruzko "test" motako 50 galderari erantzutea, lau erantzunen artean bat aukeratuz, ordubeteko denboran. Proba hau egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahal.

Bederatzigarrena._Ariketen kalifikazioa.

Kapitulu honetako ariketak 0tik 100 puntu bitarte kalifikatuko dira, eta proba gainditzeko 50 puntu edo gehiago atera beharko dira. Okerreko erantzunak ez dira penalizatuko.

Hamargarrena._Probak egiteko egunak eta tokia.

1. Gaitasun agiria lehenbiziko aldiz erdiesteko probak 2006ko azaroaren 18an, larunbatarekin, hasiko dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gelategian.

2. Gaitasun agiria berritzeko probak 2006ko urriaren 28an, hasiko dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gelategian. Agiria berritu nahi eta horretarako prestatutako proba gainditzen ez duten izangaiek bigarren aukera bat izanen dute 2006ko azaroaren 18an agiria erdiesteko probarekin, eta test zatia soilik egin beharko dute, eskaera berria egin beharrik gabe.

3. Proba bakoitza eginen den ordua Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuko iragarki oholean argitaratuko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera.

4. Izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertuko dira probak egitera.

Hamaikagarrena._Proba gainditu dutenen zerrenda.

1. Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda jarriko du Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña), eta Garraio zuzendari nagusiari igorriko dio.

2. Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesteko Garraio zuzendari nagusiak emanen duen Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetan izena emateko eskaera

A._Eskatzailearen datuak:

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

NAN zenbakia

Jaioteguna

Non jaioa

Ikasketa maila

Helbidea

Posta kodea

Herria

Telefono zenbakia

Datu hauek adierazi dituenak eskatu du onar dezatela Garraio zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko probetan, salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko espezialitate hauetan:

B._Zein probatara aurkeztuko den (X batez adierazi).

Errepide bidezko salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun aholkularia:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota.

_2. mota.

_7. mota.

_Hurrengo mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202, 1203 eta 1223.

Trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun aholkularia:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota.

_2. mota.

_7. mota.

_Hurrengo mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202, 1203 eta 1223.

C._Azterketarako eskubidea izan eta espedientea formalizatzeko tasa 7,50 eurokoa da egin nahi den espezialitate bakoitzeko.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria berritzeko probetan izena emateko eskaera

A._Eskatzailearen datuak:

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

NAN zenbakia

Jaioteguna

Non jaioa

Ikasketa maila

Helbidea

Posta kodea

Herria

Telefono zenbakia

Berritu beharreko titulua

Nork emana

Titulua noiz emana

Datu hauek adierazi dituenak eskatu du onar dezatela Garraio zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko probetan, salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria berritzeko espezialitate hauetan:

B._Zein probatara aurkeztuko den (X batez adierazi).

Errepide bidezko salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun aholkularia:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota.

_2. mota.

_7. mota.

_Hurrengo mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202, 1203 eta 1223.

Trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun aholkularia:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota.

_2. mota.

_7. mota.

_Hurrengo mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202, 1203 eta 1223.

C._Azterketarako eskubidea izan eta espedientea formalizatzeko tasa 7,50 eurokoa da egin nahi den modalitate bakoitzeko.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Segurtasun aholkulari izateko probetarako behar diren gaien zerrenda

Ziurtagiria luzatzeko kontuan hartuko diren ezagutzak, ondoko gaiei buruzkoak izanen dira:

I._Aurreneurri eta segurtasuneko neurri orokorrak:

1. Salgai arriskutsuak tartean direla istripu batean izan daitezkeen ondorioei buruzko ezagutzak.

2. Istripuaren arrazoi nagusiei buruzko ezagutzak.

II._Erabilitako garraio motari buruzko xedapenak, legeria nazionalean, Europako Batasuneko arauetan, nazioarteko hitzarmen eta akordioetan bildutakoak, bereziki ondoko gaiei dagozkionak:

1._Salgai arriskutsuen sailkapena:

a) Disoluzioak eta nahasketak sailkatzeko prozedura.

b) Gaien zerrendapenaren egitura.

c) Salgai arriskutsu motak eta horiek sailkatzeko printzipioak.

d) Garraiatzen diren gai eta objektu arriskutsuen izaera.

e) Ezaugarri fisiko-kimikoak eta toxikologikoak.

2._Enbalajearen baldintza orokorrak, zisternak eta edukiontzi-zisternak barne.

a) Enbalaje motak, kodetzea eta markajea.

b) Enbalajeei buruzko betebeharrak eta enbalajeekin egin beharreko probei buruzko arauak.

c) Enbalajearen egoera eta aldizkako kontrola.

3._Arrisku adierazleak eta etiketak.

a) Inskripzioak arrisku etiketetan.

b) Arrisku etiketak jartzea eta kentzea.

c) Seinalizazioa eta etiketatua.

4._Argibideak garraio-gutunean:

a) Garraio-gutunean ezarritako datuak.

b) Bidaltzailearen adostasun adierazpena.

5._Bidaltzeko modua eta murriztapenak igorpenean:

a) Zama osoa.

b) Sueltoko gaien garraioa.

c) Garraioa sueltoko gaietarako ontzi handietan.

d) Garraioa edukiontzietan.

e) Garraioa zisterna finko edo desmuntagarrietan.

6._Bidaiarien garraioa.

7._Debekuak eta kontuan hartu beharrekoak baterako zamaketan.

8._Gaien bereizketa.

9._Mugapenak garraiatzen diren kopuruetan eta salbuesten diren kopuruak.

10._Erabilera eta zamaketa:

a) Zamalanak (betetze maila).

b) Zamaketa eta bereizketa.

11._Garbitu eta gasa kentzea zamatu aitzin eta ondoren.

12._Tripulazioa: lanbide heziketa.

13._Ibilgailuan eraman beharreko dokumentazioa:

a) Garraio-gutuna.

b) Jarraibide idatziak.

c) Ibilgailuaren baimen-agiria.

d) Ibilgailuen gidarien prestakuntza-agiria.

e) Barneko nabigazioari buruzko prestakuntza-agiria.

f) Edozein salbuespenen kopia.

g) Bestelako agiriak

14._Segurtasunerako betebeharrak: jarraibideak betetzea eta gidariaren babes ekipoa.

15._Zaindu beharra: aparkaldia.

16._Zirkulazio nahiz nabigazioko arauak eta murriztapenak.

17._Gai kutsagarrien isurketa operatiboak nahiz istripuaren ondoriozkoak.

18._Garraiatzen diren gaiei buruzko betebeharrak.

Iragarkiaren kodea: F0613032