100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

707/2006 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Instituto Técnico Comercial Cuatrovientos" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu itunduaren baimena aldatzen duena, izan ere, arratsaldeko txandan "Kudeaketa Administratiboa" eta "Merkataritza" espezialitateetako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloak emateko baimena eman zaio eta, goizeko txandan, "Merkataritza" espezialitateko erdi mailako heziketa zikloko unitate bat kendu.

Ikusirik "Instituto Técnico Comercial Cuatrovientos" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu itunduaren titularraren ordez, José Luis Astudillo Medel jaunak egin duen eskaera, arratsaldeko txandan "Kudeaketa Administratiboa" eta "Merkataritza" espezialitateetako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloak emateko baimena lortzeko eta, goizeko txandan, "Merkataritza" espezialitateko erdi mailako heziketa zikloko unitate bat kentzeko.

Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak ezarritakoa betetzeko asmoz, horren bidez araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak Nafarroako Foru Komunitatean emateko baimena izateko prozedura ezarri baitzen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Instituto Técnico Comercial Cuatrovientos" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu itunduaren baimena aldatzen da, izan ere, arratsaldeko txandan Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloko unitate bat, "Kudeaketa Administratiboa" espezialitatekoa, eta Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloko beste unitate bat, "Merkataritza" espezialitatekoa, irekitzeko baimena eman zaio eta, era berean, goizeko txandan, "Merkataritza" erdi mailako heziketa zikloko unitate bat kentzeko baimena.

2. Baimendu diren bi ziklo horietako bakoitza hiru kurtsotan emanen da (horietako bi ikastetxean eman beharreko prestakuntzakoak izanen dira). Hortaz, ebazpen honen 1. zenbakian baimendu den unitate bakoitzak ikastetxean eman beharreko bi prestakuntza ikastarotan emanen da partzialki eta, horregatik, ikastetxearen aldi bereko edukieraren ondorioetarako bakar-bakarrik, arratsaldeko txandan lau unitate izanen dira (lehenengo kurtsoko bi unitate eta bigarren kurtsoko bi unitate).

3. Horren ondorioz, ikastetxearen eraketa juridikoa erdi mailako Lanbide Heziketan hauxe izanen da:

1._"Kudeaketa administratiboa" heziketa zikloa, "Administrazioa" lanbide arlokoa: 2 unitate goizeko txandan, gehienez ere 60 ikastoki izanen dituztenak, eta 2 unitate arratsaldeko txandan, gehienez ere 60 ikastokikoak.

2._"Kudeaketa administratiboa" heziketa zikloa, "Merkataritza eta Marketina" lanbide arlokoa: 1 unitate goizeko txandan, gehienez ere 30 ikastoki izanen dituena, eta 2 unitate arratsaldeko txandan, gehienez ere 60 ikastokikoak.

4. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio departamentu honi haien osaeran aldaketaren bat izaten bada, unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko 16. eta 17. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

5. Ikastetxeak duen baimena baliorik gabe uzten ahal da aurreko idatz-zatian aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

6. Ikastetxearen titularra, Nafarroako Gobernuarekin ituna baitu, behartuta egonen da baimendurik dituen unitateen funtzionamenduari buruzko legeria betetzera.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9. Ebazpen hau ondoko hauei igorriko zaie: ikastetxeko titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2006ko uztailaren 4an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0612430