100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

793/2006 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako eskualdeetan behin betiko destinoa izanik Hezkuntza Departamentuan funtzionario lanetan ari diren zaintzaileen barne mugikortasunerako prozedurarako jarraibideak onesten dituena.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du ezgaitasunei loturiko hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko ikastetxe publikoetan dauden zaintzaile behar aldakarroei buruz eta zaintzaileen iraupena horiek eskualde bakoitzaren barruan mugitzeko duten aukerarekin bat etorrarazteko prozedurari buruz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako eskualdeetan behin betiko destinoa izanik Hezkuntza Departamentuan funtzionario lanetan ari diren zaintzaileen barne mugikortasunerako prozedurarako jarraibideak onestea, eranskinean ageri denaren arabera.

2. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpena eta eranskina igortzea Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzura, Hezkuntza Premia Berezien Atalera, Programa Berariazkoen Bulegora, Langileria Atalera eta Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 3an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

Nafarroako eskualdeetan behin betiko destinoa izanik Hezkuntza Departamentuan funtzionario lanetan ari diren zaintzaileen barne mugikortasunerako prozedurarako jarraibideak

1. Bost ikasturtean behin nahitaez jendaurreko ekitaldi bat eginen da. Horretan eskualdean behin betiko destinoa izanik funtzionario lanetan ari diren zaintzaileek hautatzen ahalko dituzte zaintzaileak behar dituzten eskualdeko ikastetxe guztiak.

2. Halaber, urtero jendaurrean beste ekitaldi bat egiten ahalko da, ikasturte bakoitza hasi aitzin. Jendaurreko ekitaldi horretan, eskualdean behin betiko destinoa duten zaintzaileek, beren ikastetxeetan haien beharrik ez badaukate, eta nahi dutenek behar berriak sortu edo izaniko aldakateren ondorioz libre gelditu diren ikastetxeak hautatzeko parte hartuko dute.

3. Jendaurreko bi ekitaldietan hauexek izanen dira hautapen hurrenkera ezartzeko irizpideak:

_Lehen irizpidea: zaintzaile lanetan funtzionario gisa izaniko antzinatasuna.

_Bigarren irizpidea: Hezkuntza Departamentuan zaintzaile lanetan funtzionario gisa izaniko antzinatasuna.

_Adina: zaharrenak lehenetsiko dira (urteak, hilabeteak eta egunak kontuan hartuz).

3.1. Destinoa Nafarroako eskualdean duten funtzionarioek, ezarririko hurrenkeran, eskualde guztiak aukeratzen ahalko dituzte, betiere kasuan kasuko eskualdean behin betiko destinoa duten funtzionarioen ondoren.

Iragarkiaren kodea: F0613189