100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

672/2006 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an funtzionarioen artean Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lehiaketa bukatutzat eman zuen 509/2005 Foru Aginduaren aurka Galar Zendeako Udalak paratutako 136/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ikusirik, agindu du aipatu foru aginduari dagokion espedientea Administrazioarekiko Auzien hirugarren Epaitegira igor dadila, espediente horretan interesatu gisa azaltzen direnei aurretik ediktu bidez eta zuzenean deituta, aipatu prozedura judizialean auzitaratu gisa agertzea izan dezaten, hala beharrez gero.

Toki Administrazioko kontseilariak, abenduaren 27ko 509/2005 Foru Aginduaren bidez, funtzionarioen artean Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lehiaketa bukatutzat ematea onetsi zen, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2006ko ekainaren 26an Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien hirugarren Epaitegiak egindako errekerimenduaren berri jakinik, Galar Zendeako Udalak foru agindu haren kontra 136/2006 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu duela jakinarazirik, bidezkoa da haren edukia aintzat hartzea.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errekurtsoa jarritako foru aginduak ebatzitako lekualdatze lehiaketa bidez esleituriko lanpostuetan idazkari titular izendaturiko pertsonei dei egitea, bai eta kasuan-kasuan lehiaketan esleituriko izendapenetako toki entitateetako lehendakariei ere, bederatzi eguneko epean auzi horretako demandatu gisara agertzea izan dezaten.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara ager daitezen eta, bidezkoa bada, auzi horretako demandatu gisara aurkez daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari dagokionez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an eman 509/2005 Foru Aginduaren espedientearen kopia diligentziatua, orriak behar bezala zenbatuak dituela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea erabakitako deien egiaztagiriekin batera. Foru agindu haren bidez, funtzionarioen artean Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lehiaketa bukatutzat eman zen.

Iruñean, 2006ko uztailaren 5ean._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0612215