100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

747/2006 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikasketak egiteko zortzi lizentzia emateko deialdia onesten duena. Lizentzia horiek 2006-2007 ikasturterako dira eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako langile finkoendako.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak proposatzen du, dagokion batzordearen erabakian oinarrituta, ikasketak egiteko zortzi lizentzia ematea, Nafarroako Gobernuaren mende dauden irakaskuntzako funtzionario zein lan-kontratudun finkoentzat, martxoaren 28ko 323/2006 Ebazpenaren bidez (apirilaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 49/2006 zk.) onetsitako deialdiaren ebazpenaren ondorio gisa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikasketak egiteko zortzi lizentzia emateko aukeratu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, ebazpen honen I. eranskinean zehazten den denboraldi eta modalitaterako.

2. II. eranskinean azaltzen diren arrazoiengatik ukatutako eskabideen zerrenda onestea.

3. III. eranskinean azaltzen diren arrazoiengatik ukatutako eskabideen zerrenda onestea.

4. Ikasketak egiteko lizentziaren onuradunek deialdian eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eta, bereziki, hamabigarren arauan zehazten direnak.

5. Giza Baliabideen Zerbitzuak onuradunei deialdiaren hamahirugarren arauan ezartzen diren baldintzak aplika diezazkiela.

6. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari eta Irakasleen Prestakuntza Atalari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

8. Ebazpen honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Hezkuntza kontseilariari,

jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko uztailaren 17an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

2006/2007rako emaniko lizentziak ikasketak egiteko

Izen-deiturak: Ana María Aicua Iriso. Modalitatea: A1, urtebeterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2007ko abuztuaren 31ra.

Izen-deiturak: Camino Jusué Rípodas. Modalitatea: A2, urtebeterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2007ko abuztuaren 31ra.

Izen-deiturak: Ignacio Jalón San Sebastián. Modalitatea: A3, urte baterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2007ko abuztuaren 31ra.

Izen-deiturak: Isabel Etayo Salazar. Modalitatea: B, urtebeterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2007ko abuztuaren 31ra.

Izen-deiturak: Miguel A. García Andrés. Modalitatea: B, urtebeterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2007ko abuztuaren 31ra.

Izen-deiturak: Carlos Busnadiego Pérez. Modalitatea: B, lau hilabeterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra.

Izen-deiturak: María Angeles Tirapu Ibáñez. Modalitatea: B, lau hilabeterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra.

Izen-deiturak: Inmaculada Otaola Gúrpide. Modalitatea: B, urtebeterako. Epea: 2006ko irailaren 1etik 2007ko abuztuaren 31ra.

II. ERANSKINA

2006/2007rako ukaturiko lizentziak ikasketak egiteko

Izen-deiturak: Marían Ucar Caminos. Ukatzeko arrazoia: 8. araua, 5. idatz-zatia.

Izen-deiturak: Xabier Aguirre Urteaga. Ukatzeko arrazoia: 8. araua, 5. idatz-zatia.

Izen-deiturak: Jesús María Arbea Polite. Ukatzeko arrazoia: 8. araua, 5. idatz-zatia.

Izen-deiturak: María Luz Císcar Escandell. Ukatzeko arrazoia: 8. araua, 5. idatz-zatia.

Izen-deiturak: María Cruz Iribarren Pérez. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: Fernando González Martínez. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: María Pilar Allo Pérez. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: María Asunción Casado Aragón. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: María José Zazpe Oyarzun. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: Roberto Soto Valle. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: Jesús Barcina Cereceda. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: Justo Bustingorri Mendigacha. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: Jaime Berrade Leza. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: Lourdes Santos Gil. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: José Antonio Díez Senosiáin. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

Izen-deiturak: Alicia Gil Ortega. Ukatzeko arrazoia: baremoan lorturiko puntuak ez dira aski.

III. ERANSKINA

2006/2007rako bazterturiko lizentziak ikasketak egiteko

Izen-deiturak: Juan Antonio Arbeloa Arbeloa. Baztertzeko arrazoia: 4. araua, c) puntua.

Izen-deiturak: Covadonga Gallego Villasenín. Baztertzeko arrazoia: 4. araua, c) puntua.

Iragarkiaren kodea: F0612423