100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

696/2006 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, azaroaren 8ko 1051/2005 Ebazpenari jarraikiz hezkuntza esperientzien lehiaketako sariak esleitzen dituena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak zera adierazi du: azaroaren 8ko 1051/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zirela Haur eta Lehen Hezkuntzan hizkuntza gaitasunak, matematikako gaitasunak eta Nafarroako geografia, historia eta kulturaren ikaskuntza hobetzearekin zerikusia duten berrikuntzen bidezko esperientzien eta irakaskuntzako beste esperientzia batzuen lehiaketaren arauak.

Joan zen maiatzaren 31n lanak aurkezteko epea bukaturik, Hautapen Batzordeak kalifikazioak eman zituen aipatu ebazpenaren eranskineko 6.2 artikuluko irizpideei jarraikiz. Proposamena joan zen ekainaren 16an eman zuen. Beraz, deialdiaren izapide guztiak bukatuta, bidezkoa da ebaztea eta sarituen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoko eranskina argitaratzeko baimena ematea. Bertan azaroaren 8ko 1051/2005 Ebazpenari jarraikiz saria jaso duten lanen zerrenda ageri da.

2. Lehenbiziko sarien testuak argitaratzeko baimena ematea eta irabazle atera diren irakasleei kredituak onartzea prestakuntza-proiektu gisara, aipatu ebazpenaren deialdiaren 7. artikuluan esaten den bezala.

3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpena eta eranskina igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalera, Testu eta Material Didaktikoen Bulegora eta Curriculumaren Diseinu eta Garapenerako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko ekainaren 30ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

Azaroaren 8ko 1051/2005 Ebazpenarekin bat etorriz hautaturiko proiektuak:

_A modalitatea. Haur eta Lehen Hezkuntzako edozein arloren ikaskuntzan hizkuntza gaitasunak hobetzearekin zerikusia duten esperientziak garatzen dituzten lanak.

Lehen saria: Ipuin lantegia: Iruñeko San Juan de la Cadena IPko Kamishibai, Carmen Aldama Jiménez andreak aurkeztua.

Bigarren saria, ex aequo: Cadreitako Teresa Bertrán de Lis IPko irakasleen klaustroak prestaturiko irakurketa plana eta El Redin Ikastetxeko "Erase una vez" proiektua, Hizkuntza Departamentuak koordinatua.

_B modalitatea. Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matematikako gaitasunak hobetzearekin zerikusia duten esperientziak garatzen dituzten lanak.

Lehen saria: Matematikako problemak ebaztea Lehen Hezkuntzan, Iruñeko San Jorge IPrena, Isabel Echenique Urdiain andreak aurkeztua.

Bigarren saria, ex aequo: Geometria artean, Corellako José Luis Arrese IPrena, Mercedes Rada Pérez, Maite Ongay Alzueta eta Ana María Sola Moreno andreek egina, eta "Cuentacuennúmeros", Miravalles Ikastetxearena, María Angeles Sánchez-Ostiz eta Marta García andreek egina.

_C modalitatea. Haur Hezkuntzan "Ingurune fisikoa eta soziala ezagutzea" eta Lehen Hezkuntzan "Natur, gizarte eta kultur ingurunearen ezagutza" izeneko arloetan Nafarroako curriculumari aplikatutako esperientzia didaktikoak garatzen dituzten lanak.

Bigarren saria "Corellako Antzinako etxeak" lanari, Corellako José Luis Arrese IPrena, Mercedes Rada Pérez, Maite Ongay Alzueta, Ana María Sola Moreno eta Raquel Jiménez Isla andreek egina.

_D modalitatea. Hezkuntzako alderdi orokorrak hobetzera bideratutako esperientziak garatzen dituzten lanak; alderdi horiek dira tutoretza lana, gelako elkarbizitza, ikastetxearen antolaketa, eskolako liburutegiaren erabilera, irakurketa planak, eskolaz kanpoko jarduerak, etab. Lan horiek beste irakasle eta ikastetxe batzuentzako erreferentzia izan daitezke eta argitalpen baten bidez zabaltzen ahal dira.

Lehen saria, "Bakerako eta elkarbizitzarako hezkuntza" lanari. Liskarrak konpontzea teknologia berriez baliatuz, Lodosako Pablo Sarasate BHIrena, María Teresa Mola Sáinz andreak egina.

Bigarren saria, ex aequo: Mozart proiektua, Buñuelgo Santa Ana IPrena, María Purificación Salvatierra Vicente andreak koordinatua eta "Ordenagailua baliabide didaktiko gisa Haur Hezkuntzan eta ikaskuntza prozesuan laguntzeko jolas-elementu gisa", Iruñeko San Jorge IPrena, Haur Hezkuntzako lan taldeak aurkeztua.

Iragarkiaren kodea: F0612220