100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

651/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da toki entitateen mailako zerbitzu publikoak berritu eta haien kalitatea sustatu eta garatzeko 2007. urtean jarduerak egiteko laguntzak emateko deialdiaren testua.

Toki Administrazioko Departamentuak bere estrategia-helburuen artean ezarri du Nafarroako toki entitateen sektoreko zerbitzuen berriztapen osoa eta kalitatea sustatu eta garatzea. Horretarako 2001az geroztik Nafarroako Toki Entitateendako laguntzen deialdiak egin ditu.

Deialdi horien helburua bereziki toki entitateen beharrak betetzea izan zen, ekimenak sortzen ahal baitziren herritarrei laguntza emateko eta zerbitzu publikoen berriztapena eta kalitatea sustatu eta garatzeko sistema berriak abian jartzeko.

2001-2005 urteetan, Toki Administrazioko Departamentuak jarduketa batzuk egin ditu toki entitateen zerbitzu publikoen kalitatea hobetu eta zerbitzu horiek informazioaren eta jakintzaren gizartera egokitzeko ekimenak lagundu eta sustatzearren.

2006. urtean ere modernizazio eta berriztapeneko jarduketak egiten ari dira eta Nafarroako toki entitateen kalitatea hobetzen ari da.

Lorturiko esperientziaren eta izaniko emaitzen azterketaren ondorioz, beste deialdi bat sortu da Nafarroako toki entitateei 2007. urtean laguntzak emateko, toki zerbitzu publikoen kalitatea eta berriztapena sustatu eta garatzeko jarduerak egin ditzaten.

Deialdi honetan nabarmendu da komeni dela egiten diren hobekuntzak bat etortzea ikuspegi koherente eta orokor batekin. Hori dela-eta, modu osotu batean egituratu da, teknologiaren, berriztapenaren, kalitatearen eta antolamenduaren arloetako jarduketak bildu ahal izateko esparrutako balioa izan dezan. Halaber, finantzatzen ahal diren beste kontzeptu batzuk sartu dira teknologiaren eta kalitatearen esparruetan kontzeptuei dagokienez gertatzen ari diren aldaketak kontuan harturik.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariaren eskumenak ezartzen dituen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluari atxikiz,

AGINDU DUT:

1. Toki entitate mailako zerbitzu publikoak berritu eta haien kalitatea sustatu eta garatzeko 2007. urtean jarduerak egin ditzaten Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren arauak onestea (foru agindu honen eranskinean daude jasota).

2. Dirulaguntzetarako deialdiak dakartzan gastuen finantzaketa hau onestea: 250.002 euro "Kalitate eta modernizazio plana" izeneko 211001 21500 4609 942300 kontusailaren kargura; 253.233 euro "Tokiko sektoreko informazio sistemen sustapena" izeneko 211001 21500 7609 942302 kontusailaren kargura, edo, halakorik balitz, 2007ko ekitaldiko aurrekontuan xede horretarako prestatuko diren kontusailen kargura. Nolanahi dela ere, deialdi honen ezinbesteko baldintza 2007ko aurrekontuak horretarako kreditua izatea da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

4. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, foru agindua argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5. Foru agindu hau Toki Administrazioko Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzura igortzea.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 2an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

ERANSKINA

Arauak

1._Dirulaguntzen xedea.

Tokian tokiko zerbitzu publikoen kalitatea, antolamendua eta berriztapena sustatzen dituzten ekimen eta jarduketak, 2007. urtean egiten direnak, sostengatzea, eranskin honetan ezartzen diren baldintzekin, deialdi honetako arauetako 3. atalean aipatzen diren jarduketa esparruen arabera.

2._Onuradunak.

Deialdi honetan biltzen diren laguntzak Nafarroako toki entitate guztiek eska ditzakete.

3._Dirulaguntzen xede diren jarduketa eta esparruak.

3.1. Xedapen orokorrak.

Dirulaguntzak har ditzaketen jarduketak kasuan kasuko gida teknikoetan zehazten denari jarraituz beharko dira prestatu eta garatu. Gida horiek Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan eta departamentuak www.cfnavarra.es atarian duen webgunean edo, zuzenean, www.navarra.es/info-local/Calidad webgunean eskuratzen ahal dira.

Lehenagoko deialdietan kontzeptu berengatik dirulaguntzak hartu dituzten jarduketak ezin izanen dira laguntza hauen xede izan, garatzen ari diren proiektuen eguneratzeak izan ezik. Laguntzarako eskubidea aitorturik daukaten ekimenak, 2007. urtean garatzen ez badira, geroko deialdietan ezin izanen dira laguntzen xede izan, salbu eta urtea bukatu baino lehen burutzeko eta aplikatzeko ezintasuna frogatzen bada, "Onuradunen betebeharrak" izeneko 10. arauan adierazten den bezala.

3.2. Jarduketa esparruak eta diru zenbatekoak.

Dirulaguntzen xede diren jarduketak bi jarduketa esparruri dagozkie: 1. arloa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta 2. arloa, kalitatea eta antolamendua.

Toki entitate eta arlo bakoitzarendako dirulaguntzen gehieneko mugak azken hiru ekitaldi ekonomikoetako laguntza deialdietan toki entitate bakoitzari emandako dirulaguntzen zenbatekoen arabera paratuko dira, ondoko banaketa honi jarraikiz:

DIRULAGUNTZEN GEHIENEKO MUGA ARLOKO

_Laguntzetan emandako diru zenbatekoak, denetara, 2003-2005 urteetan: 25.000 euro baino gutxiago.

1. arloa._Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak: 27.000.

2. arloa._Kalitatea eta antolamendua: 24.000.

_Laguntzetan emandako diru zenbatekoak, denetara, 2003-2005 urteetan: 25.001 eurotik 50.000 bitarte.

1. arloa._Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak 24.000.

2. arloa._Kalitatea eta antolamendua 21.000.

_Laguntzetan emandako diru zenbatekoak, denetara, 2003-2005 urteetan: 50.001 eurotik 78.000 bitarte.

1. arloa._Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak 21.000.

2. arloa._Kalitatea eta antolamendua 18.000.

1. arloa._Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

A._012 Info-Local datu basea.

Ordenadorea edo zerbitzaria, router-a edo suebakia... erostea, beharrezkoak baitira toki entitateetan "012 telefono bidez herritarrei argibideak emateko udal zerbitzua" izeneko proiektuko "Informa" informazio datu-baseak ezartzeko, entitateek datu-base horretako informazioa eskura dezaten.

Lehenbiziko ekipoa baldin bada %100era bitarteko laguntza emanen da, baina muga hauekin: 2.200 euro gehienez ere ordenadorea behar bada, 3.700 euro suebakia behar bada, eta 6.000 euro zerbitzaria eta suebakia edo beste teknologia bat behar baldin badira.

B._"Informa" izeneko BDI 012 Info-Local datu basea antolamenduan zabaltzea.

"012 Info-Local" proiektuko datu basea toki entitateko arloetako lanpostuen artean zabaltzeko behar diren tresnak erostea, erabili eta eguneratzeko eskura egon daitezen. Ekipamenduak izan daitezke:

_Ordenagailua eta router-a edo suebakia, edo beste sistema batzuk erostea.

_Udal sarea udalaren beste eraikin batzuetara zabaltzea.

_Web zerbitzuak eta egokitzapenak garatzea erroldaren, katastroaren eta abarren eskaerak automatikoki tramitatzeko.

Informazio Datu Basea zabaltzeko behar diren informatikako tresnak erosteko kostuaren %100 bitarte finantzatuko da, 6.000 euro entitate bakoitzarendako gehienez.

C._Informazioguneak.

C.1. Informazioguneak eskuratzea.

Toki entitateek informaziogune bana erostea, baldin eta 012 informazioko datu-basean bildutako informazioa eta tramiteak sartzen badituzte, eta horretaz gainera, "Infolocal" logotipoa ikusgai jartzen badute (kioskoen sarea). Kasu hauetakoren bat gertatuz gero, bigarren kioskoaren erosketa ere diruz laguntzen ahalko da: 15.000 biztanletik goitiko herriak izatea; herriguneak edo instalazioak geografikoki sakabanaturik egotea; eta kioskoaren instalazioa herritarrendako interes orokorrekoa den proiektu baten barrenean egotea.

_Jartzen den lehen informaziogunerako %100erainoko dirulaguntza, informaziogunearen arabera.

a) sare-txartelekin: 11.400 euro.

b) RDSIrekin: 11.900 euro.

c) VPN teknologiarekin (ADSL/kablea edo beste teknologia bat): 12.900 euro.

_Bigarren informaziogunerako, aurreko lerroaldean aipatzen den aukera bakoitzean, %50erainoko dirulaguntza emanen da, 5.700 euro, 5.950 euro eta 6.450 euro hurrenez hurren, alegia.

C.2. Edukiak informazioguneetan sartzea.

Toki entitateko informazioguneetan eduki berriak sartzeko behar den softwarea erosi eta garatzea, baldin eta 012 Infolocal zerbitzuko datu baseko informaziorik biltzen badute.

Jarduketaren kostuaren %100 finantzatuko da, gehienez ere 9.000 euro.

D._Interneten sartzeko toki publikoak.

Ordenadore bat edo bi eta router-a edo suebakia erostea, interneten sartzeko toki publiko bat, herritarren eskura, paratzeko moduan.

Jarduketaren kostuaren %50 finantzatuko da, gehienez ere 4.500 euro.

E._Txartelen bidez kreditatzeko sistema.

E.1. Ekipamendua erostea.

Txartelen bidez kreditatzeko sistema abian jartzeko behar den ekipoa erostea, Toki Administrazioko Departamentuak diseinatutako eta egun indarra duen txartelaren zehaztapen eta ezaugarrien arabera, informazioguneetan, igerilekuetan, kiroldegietan eta abarretan erabiltzeko moduan. Laguntza honako hauek erosteko erabiliko da: routerra edo suebakia, ordenagailua, inprimagailua, web-cama, irakurgailua eta irakurgailu grabatzailea.

Toki entitate bakoitzaren instalazio bat finantzatuko da, salbu eta txartelen bidezko kreditazio sistema hori erabiltzeko bi lokal edo bulego edo gehiago dauzkaten entitateetan, kasu horretan bi instalazio finantzatzen ahalko dira eta.

a) Lehenengo instalaziorako: gehienez ere %100eko laguntza aurreko lerroaldean aipatzen diren tresnetarako, gehienez ere 4.400 euro instalazioak routerra behar izanez gero, eta 5.500 euro suebakia behar izanez gero.

b) Bigarren instalaziorako: gehienez ere %50eko laguntza aurreko lerroaldean aipatzen diren tresnetarako, gehienez ere 2.200 euro instalazioak routerra behar izanez gero, eta 2.750 euro suebakia behar izanez gero.

E.2. Kudeaketa softwarea Txartelen Erregistro Orokorraren ezaugarrietara egokitzea.

Txartelen bidezko kreditazio sistema ezarria edo ezartzekotan daukaten toki entitateek informatikako softwarea moldatu edo aldatu beharko dute Txartelen Erregistro Orokorraren ezaugarrietara egokitzeko. Horiei inbertsioaren kostuaren %100era bitarteko laguntza emanen zaie, entitate bakoitzarendako 3.000 euro gehienez ere.

E.3. Kreditazio txartelaren txip-a eta/edo zerrenda magnetikoa irakurtzen duten tresnen ordez, kontakturik gabe edo hurbilketaren bidez irakurtzen duen sistema paratzeko behar den hardwarea eta softwarea erostea.

Txartelen bidezko kreditazio sistema ezarria daukaten toki entitateek, kontakturik gabeko edo hurbilketaren bidezko txartelak irakurtzen dituzten tresnak eta haren softwarea egokitu, moldatu edo aldatu behar baldin badituzte, inbertsioaren kostuaren %100era bitarteko laguntza jasoko dute, entitate bakoitzak 2.500 euro gehienez ere izanik.

F._Interneten bidez kudeatu eta tramitatzeko sistemak.

Interneten bidez kudeatu eta tramitatzeko sistemak ezartzeko behar diren tresnak eta softwarea erostea.

Inbertsioaren kostuaren %50 bitarte, entitate bakoitzarendako 3.000 euro gehienez ere.

Laguntzak kostuaren %100eraino egiten ahalko du, 9.000 euro gehienez, ekimenak "012 Infolocal" zerbitzuaren edo izenpe digitalaren bidezko kudeaketa eta izapidaketa biltzen badu.

G._Herritarrei laguntzeko sistemak ezartzea:

Herritarrei tokian-tokian laguntzeko bulegoak abian jartzeko behar diren informatika eta komunikazo tresnak erostea, "012 Infolocal" zerbitzuarekin koordinaturik badaude.

%75eko laguntza emanen da, 6.000 euro gehienez ere.

H._"012 Infolocal" konektibitatea-Toki entitateak.

Toki entitateen eta "012 Infolocal" zerbitzuaren arteko loturak bermatzeko informatika eta komunikazio arloetan behar den ekipamendua erostea.

H.1. Telefonoguneak.

Telefonogune digitalak erostea edo badaudenak handitzea, 012 Infolocal zerbitzuaren oinegiturarekin bateragarriak badira.

%100erainoko laguntza emanen da, 12.000 euro gehienez ere.

H.2. Konektibitatea.

Udal instalazioen eta 012 Infolocal zerbitzuaren, RPVren eta abarren arteko loturak bermatzeko behar den ekipamendua erostea.

%100eko laguntza emanen da, 9.000 euro gehienez ere.

I._Informazio eta komunikaziorako teknologien gaineko bestelako inbertsio edo gastuak. (*******.es domeinuaren erregistroa)

Herritarrendako arreta hobetzeko zuzenean loturiko helburuetarako beharrezkoak diren tresna, software eta bestelako osagaiak erostea eta toki entitatearen *****.es domeinua eskuratzea.

Kostuaren %100erainoko dirulaguntza emanen da, baina betiere 6.000 eurotik beheitikoa.

2. arloa._Kalitatea eta antolamendua.

A._Azterketa, diagnostikoa eta plangintza.

A.1. Egoeraren azterketa eta diagnostikoa.

Kostuaren %75era bitarteko dirulaguntza, 6.000 euro gehienez ere.

A.2. Entitatearen gogoeta estrategikoa.

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 11.000 euro gehienez ere.

A.3. Modernizazio plana.

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 15.000 euro gehienez ere.

A.4. Herriko plan estrategikoak.

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 15.000 euro gehienez ere.

B._Kudeaketa ereduak.

B.1. Prozedurak normalizatu eta erraztea (espedienteak kudeatzea, administrazio-lana erraztu eta argitzea, administrazioko prozedurak normalizatzea ...)

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 8.000 euro gehienez ere.

B.2. Prozesuak hobetzea.

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

B.3. Prozesuen araberako kudeaketa.

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 12.000 euro gehienez ere.

B.4. Herritarrei Laguntzeko Sistema (SAC) paratzea.

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 14.000 euro gehienez ere.

B.5. Urteko kudeaketa plana.

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

B.6. Zerbitzu publiko onuradunak zuzenean eta zeharka kontrolatu, gainbegiratu eta jarraitzeko adierazle eta estandarrak ezartzea.

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 3.500 euro gehienez ere.

C._Langileak.

C.1. Lidergoa. Antolamenduko pertsonen artean erantzukizunaren kultura garatzea.

Kostuaren %25era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C.2. Lanpostuak, laneko zamak, lan giroa, eskumenen bidezko kudeaketa, jakintzaren kudeaketa aztertu eta baloratzea.

Kostuaren %25era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C.3. Informazio eta komunikazio teknologiaren arloko proiektuak langileriaren arloan ezartzen laguntzea.

Kostuaren %100era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C.4. Herritarrei laguntzeko sistema (SAC) langileriaren arloan ezartzen laguntzea.

Kostuaren %100era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C1 eta C2 ataletan, lehenago "Kalitatea eta antolamendua" izeneko 2. arloko, "Azterketa, diagnostikoa eta plangintza" izeneko A) ataleko eta "Kudeaketa eredua" izeneko B) ataleko jarduketetariko bat egin duten entitateei kostuaren %50era bitarteko dirulaguntza emanen zaie, gehienez ere 6.000 euro.

D._Kalitate ereduak eta ziurtagiriak.

D.1. EFQM eta CAF autoebaluazioak.

a) EFQM autoebaluazioaren kasuan kostuaren %75era bitarteko laguntza, 9.000 euro gehienez ere.

b) CAF autoebaluazioaren kasuan kostuaren %75era bitarteko laguntza, 9.000 euro gehienez ere.

D.2. EFQM memoriak.

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.3. UNE-EN ISO ziurtagiria

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.4. Zerbitzuen kartak.

D.4.1. Zerbitzuen karten eredua ezartzea.

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 9.000 euro gehienez ere.

D.4.2. Arauei jarraikiz, zerbitzuen karta ikuskatu edo zuzentzea.

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.4.3. Zerbitzuen karten eredua egiaztatzea.

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.4.4. Zerbitzuen kartaren definizio berria.

Kostuaren %75era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

E._Bestelako jarduketak, aurreko ataletan bildu ez direnak, kalitatearen eta antolamenduaren alorretan.

Kostuaren %50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

4._Eskabideak aurkezteko agiriak, tokia eta epea.

4.1. Agiriak.

Laguntzen eskaerak espresuki prestatutako eskabide-eredua erabiliz aurkeztuko dira (jarduketa bezainbat eskabide). Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan eskuratzen ahal da, departamentuak www.cfnavarra.es atarian duen webgunean edo, zuzenean, eta bai www.cfnavarra.es/info-local/Calidad webgunean ere.

Eskabidearen eredu horrekin batera, laguntzen eskabidearen xede den jarduketaren memoria aurkeztuko da, gutxienez ere argibide hauek bilduko dituena:

_Proiektuak toki entitatean izanen duen arduraduna.

_Helburuak.

_Lan ildoak edo proiektuaren garatze-aldiak eta egutegia.

_Behar diren langile eta baliabideak.

_Aurrekontua.

Toki entitate batek baino gehiagok parte hartzen duten proiektuetan argi eta garbi adierazi beharko da zein diren diharduten parte hartzaile guztien parte-hartzearen ehunekoa eta gastua edo ekarpen ekonomikoa.

_Aurreikusitako helburuen betetze-mailaren neurgailu edo zenbakailuak.

_Proiektua burutzeko beharra edo komenigarritasuna (aitzindariak, aurreko esperientziak...).

_Proiektua jarduketa plan orokorrago batean sartzea, edo aurretik egindako ekimenen jarraipena izatea, edo aurrerago egin beharreko beste lan batzuen aitzindaria.

4.2. Eskaera non eta noiz aurkeztu.

Eskabideak aurkeztuko dira Toki Administrazioko Departamentuko erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako lekuetako batean. Agiri horiek www.cfnavarra.es/ces posta elektroniko seguruaren bidez (CES) ere igortzen ahalko dira, modu digitalean.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2006ko urriaren 27an bukatuko.

5._Balorazioa.

_Irizpide orokorrak: gehienez 35 puntu.

_Toki Administrazioko Departamentuarekin batera ezarriak diren, ezartzen ari diren edo ezartzekoak diren proiektuetan parte hartzea: gehienez 20 puntu.

_Toki entitateak jarduteko orotariko plan bat edukitzea: entitatearen plan estrategikoak, modernizaziorako planak, orotariko jarraibideen azterlanak: gehienez 15 puntu.

Proiektu bateratu baten kasuan proiektuan parte hartzen duten entitate guztiei puntuazio bakar bat emanen zaie. Puntuazio hori proiektuan parte hartzen duten entitateei bakarka egindako balorazioetan gertatzen den altuena izanen da.

_Berariazko irizpideak: gehienez 65 puntu.

_Proposamenen balorazio teknikoa eta ezaugarriak: helburuak, nondik norakoak, proiektuaren antolamendua, lanerako plana, metodologia, adierazleen kontrola, ebaluazioa eta jarraipena. Proiektu bateratuak. Proiektuen hedaduraren balorazioa: gehienez 20 puntu.

_Proiektuak kasuan kasuko gida teknikoarekin bat etortzea: gehienez 15 puntu

_Proiektuak antolamenduan eta herritarrengan duen eragina: gehienez 20 puntu.

_Proiektuen hedadura geografikoa (banakako proiektuetan bakarrik): gehienez 5 puntu.

_Zenbait toki entitatek batera gauzatzen dituzten proiektuak: gehienez 5 puntu.

_Proiektuak garatzeko logika eta haien izaera berriztatzailea: gehienez 5 puntu.

_"Kalitatea eta Antolamendua" ataleko jarduketei dagokienez, proiektuek garapenaren jarraipenean duten osatze-maila ("ekintzen zirkuitua"), proiektuetako gida teknikoen sarreran azaldu bezala. Gehienez 5 puntu.

_"Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak" ataleko jarduketei dagokienez, proposamenaren berritasuna. Gehienez 5 puntu.

_Aurreko urtean diruz lagundutako eta gauzatu gabeko proiektuetarako deialdi honetan berriz laguntza eskatzen baldin bada, egin ez direla idatziz justifikatu ezean, -5 puntuko zehapena izanen da.

Proiektu guztiek lorturiko puntuekin bi zerrenda eginen dira, jarduketa arlo adina ("Informazioaren eta komunikazioaren teknologia" eta "Kalitatea eta antolamendua"). Puntu gehien dituztenetatik puntu gutxien dituztenetara antolatuko dira eta laguntzak banatzeko abiapunturako balioko dute.

Laguntzak arlo bakoitzerako dagoen aurrekontua agortu arte emanen dira. Baremoko puntuazioa erabiliko da esleitzeko irizpide gisa. Aurrekontuaren bidez pagatzen ahal den azken esleipena zehazterakoan berdinketarik gertatuz gero, populazioa (bizilagun kopuru handiena) izanen da giltzarri hautatzeko.

6._Dirulaguntzen gaineko ebazpena eta haien araubide ekonomikoa.

Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak baloratuko ditu jasotzen diren eskabideak eta foru aginduaren proposamena bidaliko dio Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari.

Eskabideak hobeki baloratzeko, Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak toki entitateei eskatzen ahalko die aurkeztutako agirietako informazioa handitu edo aldatzeko.

Laguntza emateko foru aginduan haren zenbatekoa agertuko da. Laguntza hori jarduketaren balizko aurrekontuari dagokion ehunekoaren arabera kalkulatuko da hasiera batean, aurkezturiko proiektuko gida teknikoan azaldu bezala, "Jarduketen esparrua eta zenbatekoak" izeneko 3.2 puntuan xedaturikoarekin bat.

Laguntzaren azken ordainketa honelaxe kalkulatuko da: jarduketaren egiazko kostuari, kasuan kasuko fakturetako zenbatekoaren bidez zehaztuko denari, onetsiriko laguntzaren ehunekoa aplikatuko zaio, "Jarduketen esparrua eta zenbatekoak" izeneko 3.2 puntuan xedaturikoarekin bat.

Aurrekontuetan diru aski badago, Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak laguntza gehiago emateko beste foru agindu baten proposamena egiten ahalko du lehenbiziko foru aginduan laguntzarik lortu ez duten proiektuetarako, baremoko aldian lorturiko puntuazioari jarraituz.

Foru agindu horretan emanen diren dirulaguntzak Toki Administrazioko Departamentuaren http://www.cfnavarra.es/info-local/calidad/default.htm web orrian argitaratuko dira, deialdien atalean.

Dirulaguntzak jasotzen dituzten toki entitateek proiektu osoa gauzatzea azpikontratatzen ahalko dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarri bezala, eraginkortasunaren eta ekonomiaren printzipioak betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen aginduak ere bete beharko dituzte.

Foru agindu honetan ezarririk ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatu bezala eginen da.

7._Instrukzio organoa.

Instrukzio organoa sortu da, Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuko zuzendariak, Berriztapen Ataleko buruak eta Kalitatearen Kudeaketarako Ataleko buruak osatua, eta bere eginkizuna izanen da Toki Administrazioko kontseilariari proposatzea eskatutako laguntzetan zein emanen diren eta zein baztertuko diren. Halaber, Balorazio izeneko 5. atalean aipatzen diren irizpide orokor eta berariazkoei aplikatuko zaizkien azpi-irizpideak ezarriko ditu, eta interesatuen eskura egonen dira Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan.

8._Ebazpena emateko epea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 45 egun naturalean ebatziko dira, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik kontaturik. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, aurkeztutako eskabideak ukatutzat joko dira.

9._Laguntzak jasotzeko epea eta modua.

Onartzen diren laguntzak kasuan kasuko fakturak, jatorrizkoak edo konpultsatuak, edo buruturiko aldietako ziurtagiriak, proiektua ebaluatzeko memoriekin eta haren ondorioekin batera aurkeztu ondoren pagatuko dira, transferentzien bidez. Agiriak 2007ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.

10._Bateraezintasunak.

Deialdi honetan arautzen diren laguntzen onuradunek beste administrazio, entitate eta erakunde (publiko edo pribatu) batzuen dirulaguntzak hartzen ahalko dituzte, edonolakoak eta helburu edo xede berekoak izanik ere, haiek proiektu edo jarduera bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.

11._Onuradunen betebeharrak.

Toki entitateko idazkariaren ziurtagiri baten bitartez, Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuari jakinarazi behar zaio, laguntza jasoko duten jarduketak urte horretan berean hasiko diren edo ez direla eginen.

Jarduketa bukatzean, ordainagiriarekin edo hala egiaztatzen duen agiriarekin batera, jarduketa, aldiak, hura garatzeko prozesua eta haren ondorioak ebaluatzeko memoriak aurkeztea.

Idazkariaren ziurtagiriaren bidez, toki entitateak Toki Administrazioko Departamentuari jakinarazi beharko dizkio edonolako administrazio, entitate edo erakundek (publiko zein pribatu) emaniko edonolako eta xede bereko laguntza guztiak, egiaztatu ahal izateko onarturiko dirulaguntza guztiek inbertsio edo gastuaren %100 ez dutela gainditzen.

12._Elkarlana.

Toki Administrazioko Departamentuaren lankidetza edo babesa dirulaguntzen xede diren produktu edo aipamen guztietan adieraztea.

13._Ez-betetzeak.

Dirulaguntzak emateko baldintzak ez betetzeari dagokionez, irizpideak kontuan hartuko dira onuradunek izandako gastuak arau hauen 9.ean ezarritako moduan egiaztatzen ez dituztenean. Hala baldin bada, proportzionaltasun printzipioa aplikatuko da eta bakar-bakarrik justifikatu den diru kopurua ordainduko da.

Halaber, egiaztagiriak ezarri den epetik kanpo aurkezteak, laguntzaren galera ekartzen ahalko du.

Onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak burutzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua aurreko idatz-zatietan aipatzen den proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

Gezurrezko datuak emateak edo Toki Administrazioko Departamentuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea eta jasotako dirua itzuli beharra ekarriko du berekin, legeek agintzen dituzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Toki Administrazioko Departamentuak zilegi izanen du edozein unetan laguntza jasoko duten jarduketen nondik norakoak egiaztatzea, eta Onuradunen betebeharrak izeneko 11. atalean ezarritako obligazioak ez direla betetzen ari ikusten badu, emandako dirulaguntza ukatzeko espedientea hasten ahalko du.

14._Komunikazio bideak.

Toki entitateen eta Toki Administrazioko Departamentuaren arteko harremanetarako bideak ohiko posta arrunta eta, fitxategi formatuan, CES izeneko komunikazio elektroniko seguruen kanala (www.cfnavarra.es/ces) izanen dira.

Iragarkiaren kodea: F0613057