100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

731/2006 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006-2007 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onesten dituena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna 2006-2007 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onesteko.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, eta bi helburu nagusi ditu:

a) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzak ematea urrutiko irakaskuntzaren modalitatean, hizkuntzen urrutiko irakaskuntzaren curriculumari jarraikiz.

b) Bigarren Hezkuntzako hizkuntza curriculumak eta hizkuntzen urrutiko irakaskuntza ofizialekoa aldi berean egiten dituzten ikastetxe laguntzaileetan hizkuntzen irakaskuntza koordinatzea.

Bada, helburu horiek betetzeko Hezkuntza Departamentuak bi programa garatu ditu hizkuntzen urrutiko irakaskuntza espezializatua bideratzeko.

That's English! izeneko ikastaroak hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloa irakastea du helburua, zehatzago ingelesarena, urrutiko irakaskuntzaren modalitatean eta 16 urtetik gorako pertsonentzat.

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuekiko lankidetzarako programari esker, ikastetxe horietako ikasleek, beraien borondatez, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloko irakaskuntzak jasotzeko aukera dute, eta hori beraien irakasleen bidez egiten da.

Kontuan hartuz irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretua, 1993ko azaroaren 2ko Agindua, 2001eko uztailaren 16ko 196/2001 Foru Dekretua, azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretua, eta uztailaren 25eko 272/2003 Foru Dekretua.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskineko jarraibideak onestea. Aipatu jarraibide horiek 2006-2007 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko dira.

2. Ebazpen honetan ezarri diren jarraibideak laguntza administratiboko zentroetan, tutoretzako laguntza zentroetan eta ikastetxe laguntzaileetan ere aplikatuko dira.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera eta ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko uztailaren 5ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

I. Urrutiko Irakaskuntza: That's English! izeneko ikastaroa

1._Ikastaroaren deskripzioa.

That's English! ikastaroaren irakaspenak Hizkuntza Eskola Ofizialen Ingelesezko Oinarrizko Ziklokoak izanen dira 1993ko azaroaren 2ko Aginduan eta 196/2001 Foru Dekretuan ezarritako curriculumarekin bat.

Urrutiko That's English! ikastaroak bederatzi modulu izanen ditu eta horietariko bakoitzak ikasturteko hiruhileko baten balioa izanen du. Hiru moduluko multzo batek Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasturte baten balioa izanen du, honako eskema honen arabera:

_1etik 3ra bitarteko moduluek lehen mailaren balioa dute.

_4tik 6ra bitarteko moduluek bigarren mailaren balioa dute.

_7tik 9ra bitarteko moduluek hirugarren mailaren balioa dute.

Ingelesaren Oinarrizko Zikloko Agiria lortzeko, beharrezkoa izanen da hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen Oinarrizko Zikloa antolatzen eta haren curriculuma ezartzen duen uztailaren 16ko 196/2001 Foru Dekretuan Hizkuntza Eskola Ofizial guztietarako arautzen den proba gainditzea. Hortaz, 9. modulua gainditzeko proba bakarra prestatuko da Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizial guztientzat.

2._Ikasleak onartzeko irizpideak.

Irakaskuntza hauek egin nahi dituzten pertsonek 16 urtetik gora izanen dute matrikulazioa egiten duten unean bertan, edo matrikulazioa egiten den urte horren abenduaren 31 aurretik bete 16 urte. DBHko lehen bi urteak bukatu dituzten adingabeek ere ikasten ahalko duten bertan.

Irakaskuntza hauek egiteko irakaskuntzako beharkizunak hauek dira: gutxienez jarraian adieraziko diren ikasketa hauetatik bat bukatuta edukitzea: Eskola Graduatuaren Titulua; Teknikari Laguntzailearen Titulua (Lehen Graduko L.H.), Eskola Ziurtagiria edo Lehen Ikasketen Ziurtagiria, edo Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edukitzea.

Bigarren edo hirugarren mailan matrikulatzeko, ikasleek, aurreko idatz-zatietan adierazi diren beharkizunak ez ezik, baldin eta aurrez egin ez badute, ondoko baldintza hauek frogatu beharko dituzte:

_Hizkuntza Eskola Ofizialetako lehen maila gaindituta izatea, hala bertaratuz nola urrutiko modalitateetan, gero bigarren mailako matrikula egiteko.

_Hizkuntza Eskola Ofizialetako bigarren maila gaindituta izatea, hala bertaratuz nola urrutiko modalitateetan, gero hirugarren mailako matrikula egiteko.

_1. eta 2. moduluak gaindituta edukitzea 2. mailako matrikula egiteko, eta 4. eta 5. moduluak gaindituta edukitzea 3. mailako matrikula egiteko.

_Ikaslearen Hasierako Balorazioan (IHB) aldeko irizpena jasotzea.

Errekuperatzeko 3. edo 6. moduluak besterik ez dituen ikasleak, baldin eta ez badu hurrengo mailan matrikulatu nahi (bigarrena edo hirugarrena), errepikatzaile moduan inskribatzen ahal da lehen edo bigarren mailan, eta ekaineko eta iraileko deialdiak izanen ditu modulu horiek gainditzeko. Errekuperatu gabe 9. modulua besterik ez duen ikaslea errepikatzaile moduan inskribatzen ahalko da, kasu honetan hirugarren mailan.

Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB), 1993ko azaroaren 2ko Aginduan aurreikusi dena, ondokoentzat da: aurrez ingelesaren ezagutza maila duten eta aurreko mailak gainditu gabe That's English! ikastaroaren bigarren edo hirugarren mailan sartu nahi duten pertsonentzat. Adierazi den proba hori kurtso hasieran eginen da.

Hasierako Balorazioaren emaitzako txosten positiboak urrutiko modalitateko bigarren edo hirugarren mailan sartzeko aukera emanen du, eta, berez, ez du irakaskuntzako ondoriorik izanen. Proba horrek egiten den ikasturtean baino ez du izanen indarrik.

Aurreko ikasturtean edozein Hizkuntza Eskola Ofizialetan egin nahi duten mailaren aurreko mailan matrikulatuta egonda, kurtsoa gainditu ez duten ikasleek ez dute Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) egiteko aukerarik izanen.

That's English! ikastaroko ikasleek, ondorio guztietarako, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasle ofizialen maila izanen dute eta aldi berean ezin izanen dute ikasketa hori bera egin inongo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, ez ikasle ofizial gisa ez ikasle libre gisa.

Espedienteetan bikoiztasuna atzematen bada ikasleak modalitateetako bat hautatu beharko du eta borondatez uko eginen dio bati; horrela egin ezean ofizioz eginen da eta bi Eskolen arteko akordioaren bidez batean baja emanen zaio.

3._Matrikulazioa eta deialdien muga.

2006-2007 ikasturtean maila bakoitzeko matrikula Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezarriko duen egunean eginen da, aurreko lehenbiziko puntuan ezarri denarekin bat.

Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon diren ikasleei ikaspostua bermatuko zaie. Gainerako ikasleei eskura dauden ikaspostuak esleituko zaizkie eta esleipen hori eskabideen ordena hertsiki betez eginen da.

Matrikula eskolan bertan eta Eskolaren Laguntza Administratiborako Tuterako Zentroan eginen da. Matrikula egiteko ikasleak matrikularen inprimakia aurkeztuko du, era egokian beteta, eta horrekin batera NANaren fotokopia eta bi argazki. Halaber, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Lehen mailan matrikulatzeko:

eskatu den titulu edo ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua (Eskola Graduatua, Teknikari Laguntzailearen Titulua LHko 1.ean, Lehen Ikasketen Ziurtagiria edo Eskola Ziurtagiria) edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko bi urteak eginda edukitzearen ziurtagiria.

b) Bigarren edo hirugarren mailan matrikulatzeko:

Baldin eta That's English! ikastaroko ikaslea bada eta lehen edo bigarren maila gaindituta badu _edo gutxienez maila bakoitzeko lehen bi moduluak_, kalifikazioen informazio buletinaren fotokopia.

Hizkuntza Eskola Ofizialetan bertaratzeko modalitatean lehen edo bigarren maila gaindituta badu, Ikastetxeak ematen duen Ikasketen Ziurtagiri Ofiziala.

Baldin eta aurrez ingelesez badaki eta lehen edo bigarren maila ikasita edota gaindituta eduki gabe bigarren edo hirugarren mailara iristeko Ikaslearen Hasierako Balorazioaren (IHB) proba egin nahi badu, a) atalean adierazi den dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Hasierako Balorazioa egitea eskatzen duten ikasleek aurreinskripzioa egin beharko dute iritsi nahi duten maila horretan. Horren emaitzak ezagutu ondoren, hala denean, behin betiko formalizatuko dute matrikula.

Matrikula formalizatu ondoren, material didaktikoaren kontzeptuan pagatu den dirua interesatuari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik matrikula deuseztatu behar denean baino ez da itzuliko.

Ikasleak bizilekua aldatu duelako egin behar diren espediente-lekualdatzeetako eskabideak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean edo Tuterako Laguntza Administratiborako Zentroan tramitatuko dira, destinoko ikastetxean tokia dagoela baieztatu ondoren.

Baldin eta That's English! programako ikasle batek ikasketak bertaratzeko modalitatean jarraitu nahi baditu, modalitate horretara sartzeko Hizkuntz Eskola Ofizialek jendea onartzeko ezarri duten izaera orokorreko prozedurak arautuko du.

4._Ikastetxeak.

Nafarroako Foru Komunitatean, urrutiko modalitatean hizkuntzen irakaskuntza ofiziala Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren bidez emanen da.

Eskolak, egoitza nagusia ez ezik, beste ikastetxe batzuen laguntza jasoko du. Ikastetxe horiek nahitaez bidezko baimenak izanen dituzte; batzuk Laguntza Administratiborako Zentroak eta beste batzuk Tutoretzarako Laguntza Zentroak izanen dira. Horiek ikasleek behar dituzten azpiegiturak eskainiko dituzte.

Halaber, azterketak egiteko, Eskolak beharrezko ikasgelak izanen ditu beste ikastetxe batzuetan; horretarako ikastetxe horien zuzendarien baimena izan beharko du.

5._That's English! ikastaroa ematen duten irakasle-tutoreak.

Irakasleak Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegokoak izanen dira, edota Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko hizkuntzako irakasleak.

That's English! ikastaroko irakaskuntzetako irakasleak gehienbat Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean zerbitzu eginkizunetan destinoa dutenak izanen dira. Behar izanez gero, ordutegia eskola horretan betetzen duten dedikazio partzialeko irakasleak ere sartzen ahalko dira.

Hautatzen diren irakasleek ikasturte osorako konpromisoa hartu beharko dute, hala ikasleen tutoretzako laguntzari nola ebaluazioari dagokionez.

_Irakasle-tutore bakoitzaren dedikazioak, orduetan, gutxienez astero ordu eta erdiko ahozko praktikako saioa bermatuko du dagokion ikasle taldearekin, eta baita idatziz egiten diren jarduerak eta moduluko probak zuzentzeko, azterketa idatziak zaintzeko eta ahozko proben epaimahaietan esku hartzeko beharrezko denbora ere. Halaber, irakasleak koordinazio bileretara joanen dira baldin eta deialdia egiten bazaie.

6._Tutoreen laguntza.

Ikasleek tutoretza ordu bat izanen dute astean, ikasturteak diraueino.

Tutorearen laguntzarako saioak taldeetan eginen dira eta asistentzia borondatezkoa izanen da. Halere, ikasleen asistentzia ebaluatzeko, hilabetean behin egiaztatuko da asistentzia hori.

Tutoretza saioen helburuak hauek izanen dira:

_Ahoz komunikatzeko gaitasunaren garapena sustatzea eta interakzioaren bidez beste hizkuntz gaitasunekin batera integratzea.

_Ingelesaren ikaskuntza prozesua erraztuko duten beste teknika eta estrategia batzuei buruzko orientazioa ematea.

_Idazteko eta ebaluazioko jarduerak zuzentzea eta haien azterketa eta zuzenketa bermatzea.

_Halaber, zilegi da bakarkako tutoretzak antolatzea eta, behar izanez gero, errekuperazio taldeentzakoak.

7._Baliabide didaktikoak.

Baliabide didaktikoen banaketa Urrutiko Irakaskuntza Berritu eta Garatzeko Zentroak (UIBGZ) eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak (NUHEO) zuzendu eta koordinatuta eginen da. Bi erakunde horiek ikasleak matrikula egin duen Laguntza Administratiborako Zentrora igortzeaz arduratuko dira, eta zentroek ikasleei emanen dizkiete matrikula formalizatu ondoren.

Ikasleak material hau jasoko du modulu bakoitzerako: testuliburu bat, entzuteko CD bat, jarduketa-koaderno bat eta gida osagarria.

Halaber, ikasleak informazio gidaliburu bat eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ezaugarri berezien berri ematen duen gehigarri bat jasoko ditu.

Aukeran, eta erabakitzen den zenbatekoa ordainduta, ikasleak ikastaroko bideoak eskuratzen ahalko ditu.

8._Ebaluazioa.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala modulu guztien ebaluazio proben arduraduna izanen da.

Probak Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezarriko dituen Zentroetan eginen dira eta tutoretzaren erantzukizuna duten irakasleek zaindu eta zuzenduko dituzte, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Ingeles Departamentuak koordinatuta. Beharrezkoa den kasuetan ikasturtean zehar ordezkapenak egiten dituzten irakasleen laguntza erabiltzen ahal da eta, aparteko kasuetan baino ez, ingeles irakasle espezialistak diren baina ikastaro honetan ez dauden irakasleen laguntza, baldin eta Hizkuntza Eskola Ofizialen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko kideak badira.

Ikasturtean zehar hiru proba idatzi eginen dira:

_Lehenbizikoa abenduan eginen da eta 1. moduluaren edukiei buruzkoa izanen da (lehen mailako ikasleentzat), bai eta 4. moduluari buruzkoa (bigarren mailako ikasleentzat) eta 7. moduluari buruzkoa (hirugarren mailako ikasleentzat) ere. Une horretan 3. moduluko edukien errekuperazioa eginen da, bigarren mailan matrikulatuta egonik modulu hori gainditu ez dutenen ikasleentzat, eta 6. moduluko errekuperazioa, hirugarren mailan matrikulatuta egonik modulu hori gainditu ez dutenentzat.

_Bigarrena martxoan eginen da. Proba honetan 2. moduluaren edukiak ebaluatuko dira (lehen mailako ikasleentzat), 5. moduluarenak (bigarren mailako ikasleentzat) eta 8. moduluarenak (hirugarren mailako ikasleentzat). Halaber, 1., 4. eta 7. moduluak gainditu ez dituzten ikasleentzako errekuperazioak eginen dira.

_Hirugarrena ekainean eginen da eta proba honetan 3. moduluaren edukiak ebaluatuko dira (lehen mailako ikasleentzat), 6. moduluarenak (bigarren mailako ikasleentzat) eta 9. moduluarenak (hirugarren mailako ikasleentzat). 9. moduluaren azterketa Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetako oinarrizko zikloko proba bateratuari dagokiona izanen da. Data horretan aurreko moduluetako edukiak gainditu ez dituzten ikasleentzako errekuperazioak eginen dira.

Ikasturtean zehar (ekainean, irailean, abenduan) egiten diren deialdietatik edozeinetan 3., 6. eta 9. moduluetako proba idatziak gainditu ondoren, ikasleek ahozko proba bat egin beharko dute Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak izendatuko duen epaimahai baten aurrean; epaimahai horretan gutxienez bi irakasle egonen dira.

Ahozko probaren eta idatziaren artean ez da batez besteko batura eginen; biak gainditu behar dira.

Azkenik, irailean, modulu guztien errekuperazio probak eginen dira.

Modulu bakoitza gainditzen denean, ziurtagiria emanen da eta horrek, hezkuntzako modalitate honen ondoriotarako, behin betiko frogatuko du probak gainditu direla, baina honen hurrengo paragrafoan ezarriko dena kontuan hartuta betiere.

Lehenbiziko puntuan ezarri den bezala, 3., 6. eta 9. moduluak gainditzea 1. 2. eta 3. ikasturteak gainditzearen baliokidea da, bertaratuz egiten den irakaskuntzan.

9. modulua gainditzen baldin bada, ziurtagiri bat emanen da, Hizkuntza Eskola Ofizialen ingeleseko lehen mailaren oinarrizko zikloa gainditu dela frogatzeko.

9._Erreklamazioak.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, hala nola balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko emaitzena, kalifikazio irizpideena eta ikasketak ebaluatzeko ikasturtean erabiliko diren prozedurena.

Irakasle titularrak ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emango dizkie. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emango die eta ikasleek zilegi izango dute egin dituzten proba idatzi, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.

Ebaluazioa egiteko tresnak azken erabaki edo kalifikazioak hartu ondoko hiru hilabeteetan gordeko dira gutxienez.

Proba idatzia edo ahozkoa gainditzen ez duten ikasleek eskubidea izanen dute zuzendurik ikusteko.

Ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izango dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea. Informazio hori eman ondoren ados ez badaude izandako azken kalifikazioarekin, hura berriz aztertzeko eskatzen ahalko diote idatziz ikasketaburuari, jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Azken kalifikazioa eta/edo agiria eskuratzekoa berraztertzen baldin bada, departamentu didaktikoek edo, kasua bada, epaimahaiek, hurrengo egun baliodunean, berraztertzeko eskakizunak ikusi eta dagozkien txostenak eginen dituzte. Txostena ikasketaburuari igorriko zaio eta horrek kopia bat bidaliko die ikasleei edo, hala behar denean, haien gurasoei.

Ikastetxeetan berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izango dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo tutoreen bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi eguneko epean.

Ikastetxeko zuzendariak, gehienez ere hiru eguneko epean, espedientea bidaliko du Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpena, administrazio bideari amaiera emanen diona, hamabost eguneko epean emanen da, espedientea jasotzen denetik, kontuan hartuz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak.

Ikaslearen alegazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantziaren batean, dagokion zuzenketa agerraraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

Berraztertzeko eskabideei eta kalifikazioen kontrako erreklamazioei dagokienez, jarraibide hauetan xedatutakoa izanen da arau, eta jarraibideotan arautu gabeko guztian, 1995eko abuztuaren 28ko Agindua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei eskola errendimendua irizpide objektiboen arabera ebaluatzeko eskubidea bermatzeko prozedura arautzen duena (1995eko 225. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", irailaren 20koa)..

10._Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eskurantzak.

Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialari dagokio:

_Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan aritzea That's English! ikastaroaren alderdi administratibo eta akademikoen jarraipena eta kudeaketa egiteko.

_Material didaktikoaren banaketaren koordinazioa.

_Ebaluazio probak koordinatu, gainbegiratu eta egitea.

_Baldin eta Hezkuntza Departamentuak bidezkotzat jotzen badu, Programaren jarraipenerako Nafarroako Gobernuak, Urrutiko Irakaskuntza Berritu eta Garatzeko Zentroak (UIBGZ) eta banku-entitateak ezarriko dituzten batzorde teknikoetako kide izatea.

_Moduluen ziurtagiriak prestatzea eta hezkuntzako eskaintza honetan ikasten duten ikasleen ebaluazio eta jarraipena egitea.

_That's English! ikastaroaren probak ebaluatzeko beharrezkoak diren epaimahaiak izendatzea.

_Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan aritzea That's English! ikastarorako irakasle tutoreak izendatzeko. II. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuek atzerriko hizkuntzak eta euskara irakasteko egin duten lankidetza programa

1._Irakaskuntzak.

1.1. Ezaugarriak.

Programa honen xedea Bigarren Hezkuntzako nahi duten ikasleei Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasle ofizial izateko aukera ematea da eta beraien ikastetxeetan izatea ondoko foru dekretuan jasotako irakaskuntzak: hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen oinarrizko zikloa antolatzen duen uztailaren 16ko 196/2001 Errege Dekretua (2001eko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 31koa); horrela, bada, ikasleak, aldi berean jasotzen ahal ditu Bigarren Hezkuntzako helburu propioak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntza espezializatuetakoak, dagozkion irakaskuntzako ziurtagiriak lortzea ekarriko dutenak.

Arestian adierazi den programa horretan kontuan hartu behar da Bigarren Hezkuntzak eta Hizkuntza Eskola Ofizialek ezaugarri desberdinak dituztela hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez, baina, aldi berean, biek hizkuntzazko helburu eta eduki komunak dituztela.

Gainera, Bigarren Hezkuntzako ikasleek, baldin eta NUHEOrekin lankidetza-programara bilduak badira eta Euskararen Oinarrizko Zikloaren Agiria badute, badute aukera irakaskuntza horien Goiko Zikloaren ziurtagiria eskuratzeko lankidetza-programa jarraitzeko, uztailaren 28ko 272/2003 Foru Dekretuan ezarritako curriculumarekin bat, eta ondoko 1.2 puntuan ezartzen den maila-egokitzea eginik.

Beharrezkotzat jo da aldian behin bilerak egitea Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Programa hauen arabera irakasten dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuetako departamentu didaktikoen artean.

Ikasturtean zehar behar diren bilerak eginen dira curriculumaren garapena aztertzeko, hala nola programa horren aplikazio praktikoaren ondorioz sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Halaber, ikasturtearen bukaeran programaren ebaluazioa eginen da, hurrengo ikasturteetan hobetzeko behar diren neurriak hartu ahal izateko. Ebaluazioan bereziki programazioa bete den aztertuko da, koordinazio bilkurak nola egin diren ikusiko eta erabilitako materialak eta egindako ebaluazio probak aztertuko.

Horrela, bermatu eginen da helburu, eduki eta ebaluazioaren irizpideen egokitzapena eta horiek Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko programazioan bilduko dira.

Eduki kurrikularrak ikasleen ikastorduetan irakatsi beharko dira.

1.2. Mailen egokitzapena.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzen lehen mailako oinarrizko zikloko mailak, oro har, araubide orokorreko irakaskuntzekin batera ikasiko dira, ondoko eskema honetan ezarri denaren arabera.

HIZKUNTZA ESKOLA OFIALETAKO ARAUBIDE OROKORREKO

IRAKASKUNTZA IRAKASKUNTZA

HEO-KO 1 DBH-KO 3

HEO-KO 2 DBH-KO 4

HEO-KO 3 Batxilergoko 1 eta 2

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ikastetxe laguntzaileetako DBHko D ereduko ikasleek, NUHEOk eskatzen duen mailaketa proba egin ondoren, mailen egokitzapen honi segituko diote, euskararen ikasketei dagokienez:

HIZKUNTZA ESKOLA OFIALETAKO ARAUBIDE OROKORREKO

IRAKASKUNTZA IRAKASKUNTZA

HEO-KO 3 DBH-KO 3

HEO-KO 4 DBH-KO 4

HEO-KO 5 Batxilergoko 1 eta 2

Halaber, A ereduko DBHko 3. mailan dauden euskal eremuko ikasleek euskararako barne sarbideko proba egiten ahalko dute, D ereduko ikasleek bezala.

Ikasleak matrikulatuta dagoen Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzak beti jasoko ditu ikasgelan bertan eta bere irakaslearen bidez. Ezin zaio inoiz ikasle talde bati ikasgela berean, ordu berean eta irakasle berak Hizkuntza Eskola Ofizialetako maila bat baino gehiago irakatsi.

Salbuespen gisa, ikastetxe baimendu bateko ikasleek, aurretik programa honetan matrikulatuta egon badira eta ikasturte bat atzerrian egin behar badute, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikula egiten ahalko dute beren ikastetxeen bitartez, dagokien mailan, lehen aipaturiko maila-egokitzapenaren arabera eta ezarritako baldintza orokorrei jarraikiz.

2._Hizkuntzak.

2006-2007 ikasturtean lankidetzaren barruan sartzen diren hizkuntzak frantsesa, ingelesa eta euskara izanen dira.

Frantsesa eta ingelesa hezkuntzako eskaintza honen barruan sartzen ahalko dira Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza edo bigarrena badira.

3._Ikastetxeak.

Hasiera batean, programa hau Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutu guztietan egin daiteke.

Borondatez programa honetan esku hartu nahi duten ikastetxe eta institutuek Hezkuntza Departamentuan eskatu behar dute irakaskuntza hori ezarri nahi den ikasturtearen aurreko apirilaren 1a baino lehen, eta hori urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Ildo horretatik atzerriko hizkuntzen edota Euskal Hizkuntza eta Literaturaren departamentuaren edo departamentuen eskabidea aurkeztu beharko da eta horrek Eskola Kontseiluaren onespena izanen du.

Hezkuntza Departamentuak emanen du horri buruzko ebazpena eta horretarako kontuan hartuko ditu Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak.

Lankidetza programa hasi duten ikastetxe eta institutuek ikasleekin hartutako konpromisoari eutsiko diote, gutxienez programa hasi zuten ikasleek ikastetxe horrek ematen ahal duen bigarren hezkuntzako ziklo eta/edo etapa bukatzen duten arte, betiere aurrerapen egokia badute bai araubide orokorreko irakaskuntzetan, bai Hizkuntza Eskola Ofizialetakoetan. Programan 3. eta 4. mailetan sartzen diren ikasleak batera sartzen ahalko dira, emeki-emeki sartu beharrik gabe.

4._Ikasleak.

4.1. Onarpena eta matrikulazioa.

Programa honetan esku hartzea borondatezkoa da ikasleentzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena duten ikastetxe eta institutuetan eginen da. Programa honetako irakaskuntzak eginen dituzten ikasle guztiek matrikula Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean tramitatu behar dute eta ezinezkoa da aldi berean beste Hizkuntza Eskola batean hizkuntza bera ikastea.

Onartzeko baldintzak hauek dira:

_Ikasleek 14 urte baino gehiago eduki behar dituzte matrikulazioa egiten duten unean bertan, edo matrikulazioa egiten den urte horren abenduaren 31 baino lehen bete.

_2006-2007 ikasturterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloan lehen aldiz matrikulatzeko baldintza honako hau izanen da: programa hori irakasteko bidezko baimenak dituzten ikastetxeetan gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan matrikulatuta egotea.

II. atal honetako "Mailen egokitzapena" deritzon 1.2. puntuan ezarri dena kontuan hartuz, ekaineko eta iraileko deialdietan Hizkuntza Eskola Ofizialetako dagokien maila gainditu ez duten ikasleek ezin izanen dute Hizkuntza Eskola Ofizialetako maila hori hurrengo ikasturtean errepikatu, baldin eta araubide orokorreko irakaskuntzako goragoko mailako ikasturtera igo badira.

Salbuespen bezala, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntza espezializatuetako oinarrizko zikloko 2. eta 3. mailetan matrikulatzen ahal dira hurrenez hurren irakaskuntza horietako 1. eta 2. mailak ikasi gabe 2. eta 3. mailetara iristeko proba gainditzen badute, eta baldin eta ikastetxe horrek baimenduta duen eta jarraibide hauen II. ataleko 1.2. puntuan ezarri den egokitzapenak horretarako biderik ematen badu.

Proba hori, hurrenez hurren, Hizkuntza Eskola Ofizaletako 1. edo 2. maila gainditzen ez duten ikasleek egin beharko dute. Hona hemen ikasle horiek:

1. Lankidetza Programari atxikita ez dauden ikastetxe edo institutuetako ikasleak.

2. Aurrez programari atxikita zeuden ikastetxe edo institutuetako ikasleak, programan lehenbiziko aldiz parte hartu nahi dutenak.

3. Programari atxikita zeuden ikastetxe edo institutuetako ikasleak, baina Hizkuntza Eskola Ofizialetako maila gainditu ez dutenean eta orain Hizkuntza Eskola Ofizialetako 3.eko programan sartu nahi dutenak. Aurreko ikasturtean edozein Hizkuntza Eskola Ofizialetan egin nahi duten mailaren aurreko mailan matrikulatuta egonda, kurtsoa gainditu ez duten ikasleek ez dute sarrera-proba hori egiteko aukerarik izanen.

Hori guztia gorabehera, nahitaezkoa da sartzeko proba honen bidez eskuratuko duten maila ikastetxeak duen maila-egokitzapenarekin bat etortzea.

Mailakatze proba horrek ez du ondorio akademikorik izanen eta dagokion ikasturtean baizik ez du balioko.

Ikasleak programa honetan matrikulatzeko eguna Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezarriko du.

Data horiek baino lehenago ikasleak, bere ikastetxearen bidez, informazio egokia jasoko du, hala hezkuntzako eskaintza honi buruzkoa nola matrikulatzeko bete behar diren baldintzei buruzkoa.

4.2. Ikasleak taldekatzea.

Ikastetxe laguntzaile bakoitzak bere ezaugarriei hobekien egokitzen zaien antolatzeko formula hautatuko du, baina betiere baldin eta antolakuntza horrek II. ataleko 1.2. puntuan ezarri diren baldintzak betetzen baditu eta irakasleen aukerak kontuan hartuta.

4.3. Eskualdekatzea, azterketak egin ahal izateko.

Hainbeste ikasle daudenez eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetako Lankidetza Programako ikastetxeak hain sakabanaturik daudenez, azterketak eta koordinazio bilerak egin ahal izateko, eskualdeak sortzen ahalko dira. Hori dela eta, eskualdeburutzat jotzen den ikastetxera joan beharko dute agian ikasle-irakasleek.

5._Irakasle laguntzaileak.

5.1. Irakastea.

Programa hau horretarako baimena duten ikastetxe eta institutuetako irakasleek irakatsiko dute, baldin eta irakaskuntza horiek irakasteko eskatzen den titulazioa badute, indarra duten arauetan ezarri bezala.

Irakasleek nahi badute hartuko dute parte hezkuntza eskaintza horretan.

Programa honetan parte hartzen duten irakasleek ondoko eginkizun hauek izanen dituzte:

_Programan matrikulatutako ikasleei oinarrizko zikloko agiria eskuratzeko prestakuntza ematea, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuei buruzko 196/2001 Foru Dekretuari eta, goi ziklokoa eskuratzeko, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako goi zikloa antolatu eta haren curriculuma ezartzen duen uztailaren 28ko 272/2003 Foru Dekretuari jarraikiz.

_NUHEOk programaturiko koordinazio bileretara joatea.

_Ebaluazio prozesuan parte hartzea, hala orientaziorako probetan (idatzietan eta ahozkoetan), nola ziurtagiria emateko egiten diren horietan (zaintzea, zuzentzea, ahozko probetarako epaimahaiak etab.).

Irakasleek beren eskola orduetatik astero ordu bat hartuko dute hizkuntza eskolaren curriculumarekin irakasten duten maila bereko bi taldeko edo maila desberdineko talde bakoitzeko, probak zuzentzeko edo koordinazioaren emaitzako lanak egiteko; ekaineko eta iraileko probengatik zehaztuko diren konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte.

5.2. Juntadura.

"II. atalaren ezaugarriak" izeneko 1.1 puntuan ezarri denarekin bat, beharrezkoa da Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta atzerriko hizkuntzak eta/edo euskara irakatsiko dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuetako departamentu didaktikoen arteko koordinazioa egotea, programa honetan ezarri denari jarraikiz, eta ahaleginak eginen dira Bigarren Hezkuntzako atzerriko hizkuntzen curriculumak eta Hizkuntza Eskola espezializatuen irakaskuntzak bateragarri egiteko.

Koordinazio bileretan, besteak beste, kontu hauek aztertuko dira:

_Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak prestaturik duen programazioaren jarraipena elkarri azaltzea, eta hori ikasturte amaieran lortu behar diren helburuak kontuan hartuta egitea.

_Ikasleek lortu behar dituzten hizkuntz gaitasun guztien azterketa, eta baita horiek praktikan erabiltzeko material eta jarduerarik egokienenak ere.

_Probetan aplikatzen ahal diren irizpideak aztertzea eta baloratzea, objektiboki kuantifikatu ezin direnak barne.

_Ikasleak ikasturte amaieran egin behar dituen proba idatzien eta ahozko proben antzekoak aztertu eta baloratzea; proba horietan ekimena eta azken iritzia nahitaez Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarena izanen dira.

_Mintzamena ebaluatzeko probak egiteko behar diren euskarriak aztertzea.

6._Ebaluazioa.

Ebaluazioak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntza espezializatuen oinarrizko zikloa gainditzeko irakaskuntzei dagokienez, ondoko hauek beteko ditu:

a) afarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatuta dauden ikasleek eskola horren ziurtagiriak jasoko dituzte eta, ondorioz, eskola hori izanen da ebaluazio irizpideak ezarriko dituena. Ikasleek irizpide horien berri izanen dute ikasturtea hasi aurretik.

b) Ebaluazio proben koordinazioa eta prestaketa-lana Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialari dagozkio.

c) Ikasturtean zehar, ikasleek saioko probak eginen dituzte, idatziak eta ahozkoak.

d) Eskuarki, ohiko proba bat eta proba berezi bat eginen dira maila bakoitzean.

Proba idatziak Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean prestatuko dira eta ikastetxe eta institutuetako irakasleek zuzenduko dituzte, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko dagokion departamentu didaktikoarekin koordinatuta.

Azken proba idatziak deialdi bakarrean eginen dira, egun eta ordu beretan. Ikastetxe laguntzaile bat baino gehiago dituzten herrietan, modu zentralizatuan eginen dira, ikastetxe batean.

Ahozko proba egiteko epaimahai mistoak eratuko dira eta horietan Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle bat eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bat egonen dira. Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahalko die sare publikoko funtzionarioak diren irakasleei ahozko azterketetan Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle gisa aritzeko. Kalifikazioaren azken erantzuna Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kasuan kasuko hizkuntza departamentuari dagokio.

Ohiko deialdian proba idatzia baino gainditu ez duten ikasleek, ahozko proba baino ez dute eginen deialdi berezian. Deialdi berezian proba hori gainditzen ez badute, gainditurik zuten proba horrek ez du irakaskuntzako baliorik edukiko eta, horrela, ez gaindituaren kalifikazio orokorra jasoko dute.

Agiriak luzatzeko proben kasuan, Hezkuntza Departamentuak proba bateratuetarako ezartzen duenari egin beharko zaio men.

7._Erreklamazioak.

Atal honetan eranskin honetako I. ataleko "Urrutiko irakaskuntza. That's English!" izeneko I. atalaren 9. puntuan ezarri dena beteko da.

8._Baliabide didaktikoak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak, bere programazioan, testuliburuak eta material osagarriak ezarriko ditu eta horien bidez aurreikusi diren helburuak eskuratzen ahal dira. Liburu eta material horiek orientaziozkoak izanen dira, ez nahitaezkoak.

III. Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra

1._Edukia.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak Urteko Programazio Orokorra eginen du ikasturtearen hasieran eta horrek hezkuntzako jarduera guztien garapen koordinatua bermatuko du.

Urteko Programazio Orokorrak ondoko atal hauek izanen ditu:

1.1. Ikastetxearen ordutegi orokorra eta planifikatzeko irizpideak

Gutxienez ondoko hauek izanen ditu:

_Eskola irekita egonen den ordutegia.

_Jendea hartzeko ordutegia.

_Ikastetxeko eskola-orduak.

_Irakasleen ordutegi orokorra.

_Pertsona bakarreko gobernu organoen ordutegia.

_Irakasle bakoitzaren ordutegia.

_Bigarren Hezkuntzako ikastetxe laguntzaileetako irakasleekin koordinazioa egiteko bileren ordutegia.

1.2. Irakaskuntzako jarduerak.

Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren departamentu didaktikoek ikasturte osoan eginen diren jarduketen plana prestatu behar dute. Honek izanen du:

_Jardueren egutegia, irakasle laguntzaileekin biltzeko egunak, azterketen datak etab. aipaturik.

_Programazio didaktikoak.

_Departamentuaren lan plana, urte osokoa, aurreko urteko memorian azaldutako ondorioak kontuan hartzen dituena eta departamentuak urte horretan dituen lehentasunak aipatzen dituena.

1.3. Memoria administratiboa.

Zuzendaritza taldeak memoria administratiboa eginen du eta horretan, beste elementu batzuen artean, Ikastetxearen Antolaketarako Agiria (IAA) sartuko da.

Hezkuntza Departamentuak dokumentu horiek betetzeko inprimakiak eskainiko ditu. Inprimakiak, gero, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura bidaliko dira urriaren 31 baino lehenago.

2._Urteko programazio orokorra prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Urte osoko programazio orokorra prestatzea zuzendariaren ardura izanen da, zuzendaritza taldearekin batera, departamentu didaktikoek aurkezten dituzten proposamen eta irakaskuntza horretarako Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen helburu eta lan planen arabera.

Ikastetxeko zuzendariari dagokio Urteko Programazio Orokorra modu egokian egitea bideratuko duen jarduketa egutegia ezartzea.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendaritza taldeak urriaren 31 baino lehenago aurkeztuko die Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari Urteko Programazio Orokorra.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikertuko du Urteko Programazio Orokorra egokitzen ote zaion jarraibide hauetan xedatzen denari, eta zer zuzenketa egin behar diren adieraziko du, behar izanez gero.

Apirilaren 30a baino lehenago Eskolak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura ekaineko jardueren behin betiko egutegia igorriko du, eta ekainaren 30a baino lehen, irailekoak; horretan azken frogak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, eta baita horiei buruzko kontsultak egiteko aldia ere.

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtean zehar zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du Urteko Programazio Orokorra zenbateraino betetzen ari den.

Ikasturtea bukatzean, zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak memoria batean jasoko dira eta hura Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da uztailaren 10a baino lehen.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak Eskolaren funtzionamendua eta irakaskuntza hauek erregulatzen dituzten arauak betetzen direla kontrolatuko du; halaber, izaera orokorra izanik hezkuntzako modalitate honetan eragina izaten ahal duten gainerako arau guztiak betetzen direla gainbegiratuko du.

IV. Irakaslana koordinatzeko organoak

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean bertan irakasten diren hizkuntza adina departamentu eratzen ahal dira.

1._Departamentuen eginkizunak.

_Dagokion hizkuntzaren programazio didaktikoa egitea.

_Jardueren egutegia prestatzea.

_Lan-plangintza egitea.

_Proba idatziak prestatzea, bai ziurtagiriak luzatzekoak, bai orientabideak ematekoak, ikasleek ikasturtearen bukaeran eginen dituztenen antzekoak.

_Ebaluazio proben nondik norakoak kontrolatu eta aztertzea.

_Mintzamena ebaluatzeko probak egiteko behar diren euskarriak prestatzea.

_Hizkuntz gaitasunak lantzeko material eta jarduera didaktikoak prestatzea, mailen eta helburuen arabera.

_Bigarren Hezkuntzako irakasleekin koordinatzeko bilerak antolatu eta zuzentzea.

_Ikasturte bukaerako memoria egitea.

2._Departamentuburuaren eginkizunak.

_Departamentuko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

_Bilerak antolatu, prestatu eta zuzentzea, hala nola aktak idatzi eta sinatzea. Aktak akten liburuan bilduko dira nahitaez.

_Irakasgaiaren programazioa eta ikasturte amaierako memoria prestatu eta koordinatzea, hala nola programazioa betetzen dela begiratzea edukiei eta eskatzen diren gutxieneko mailei dagokienez.

_Departamentuak prestaturiko proben kalifikazioak gainbegiratzea.

_Azken proben antolamendua eta prestakuntza koordinatu eta zuzentzea.

_Ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

_Inbentariatu beharreko materiala gaurkotzen dela ziurtatzea.

_Ikasleen balorazioa egiteko erabili diren proba eta dokumentuen zainketa bermatzea.

_Departamentuan gertatzen den edozein akatsen berri ematea zuzendariari edo ikasketaburuari.

_Hobekuntza pedagogikoa bultzatzea, aldian behin egiten diren bilerak Departamentuko kideen prestakuntzarako lagungarriak izan daitezen.

3._Programazio didaktikoa.

Programazioan ondoko alderdi hauek bilduko dira nahitaez:

a) Helburuak, edukiak eta denboraren banaketa.

b) Metodologia.

c) Ebaluazioa:

_Ebaluatzeko irizpideak, proba irekienak barne.

_Proba idatzien eta ahozko proben formatuak.

Departamentuburuak, Departamentu bakoitzeko programazioa prestatzeko arduradun nagusia den aldetik, haren ale bat emanen dio ikastetxeko zuzendariari. Zuzendariak, programazioa aztertu ondoren, puntu honetan ezarritakoaren araberakoa baldin bada, Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorrean sartuko du eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko du.

Departamentuaren programazioa edo memoria ikastetxeko zuzendaritzari aurkeztuko zaio, behar den denborarekin, puntu honetan ezarritakoarekin bat ez badator, ikastetxeko zuzendariak aipatu dokumentuak itzul diezaizkion departamentuari berriz egiteari ekiteko.

Programazioaren bi ale, gutxienez, Departamentuan geldituko dira, bata ikastetxeko gobernu organoen eskura, eta bestea Departamentuaren eskura.

4._Ikasturte bukaerako memoria.

Memoria horrek ondoko atal hauek izanen ditu:

a) Departamentuak programazioan proposaturiko lan plana zenbatekoraino bete den.

b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleekin lankidetzan aritzeko programaren balorazioa: bilerak, materialak, azterketak (orientabideak ematekoak eta agiriak luzatzekoak), programazioa zenbateraino bete den.

c) Agiriak luzatzeko azterketen emaitzak eta balorazioa.

d) Hurrengo ikasturtean hobetzeko proposamenak.

V. Irakasleak

1._Lanaldia eta ordutegia.

Oro har, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek, zuzendaritza taldea barne, eta baita Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko programen garapenarekin lotuta dauden jardueretan esku hartzen duten irakasle guztiek ere, azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuak aldatutako uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren I. eta IV. tituluetan ezarri dena beteko dute, ondoko jarraibideetan finkatutakoa kontuan hartuta.

2._Asteko orduen banaketa.

Irakasleek 30 ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan, honela banatuak: 25 ordu ikastetxean nahitaez egin beharrekoak, eta 5 ordu osagarri, urtean zenbatzekoak.

3._Irakasleen ordutegi pertsonala.

Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizial guztietako departamentu didaktikoen artean koordinazio egokia bermatzeko, irakasleendako 5 ostiral ezarriko dira, ebaluazio eta prestakuntza irizpideak estandarizatzeko bilkurak egiteko nahitaezkoak, irakaskuntza berrietarako ezarririko maila berriekin.

3.1. That's English! programako irakasleak.

Irakasleek ikastetxeko jardueretarako asteko ordutegia, hogeita hamar ordukoa, adieraziko dute dagokion inprimakian; alde batetik, asteko lanegun guztietan ageri behar duten hogeita bost orduak (nahitaez ikastetxean egin beharrak) eta, bestetik, urtean zenbatzeko bost orduak, zehaztu gabe ageriko direnak.

3.1.1. Irakastorduak.

Eskuarki, hemezortzi ikastordu izanen dira. Salbuespen gisa, ikastetxeko orduen banaketak hala eskatzen duenean, hogei ordu izanen dira gehienez.

Irakasle batek 18 irakastordu baino gehiago dituenean, kontuan hartuko da, betiere, irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean agertu behar duten eskola-orduen eta astean zenbatu beharreko ordu osagarrien batura 25 ordukoa izanen dela astean. Ondorio horietarako, beraz, 18 orduko kopurutik goitiko eskola-ordu bakoitza bi ordu osagarrirekin konpentsatuko da.

3.2. Beste irakasleak.

Eskolarik eman beharrik ez duten irakasleek ikastetxeko jardueretarako asteko ordutegia, hogeita hamar ordukoa, adieraziko dute dagokion inprimakian; alde batetik adieraziko ditu astearen egun baliodun guztietan barna banakako ordutegian agertu behar duten hogeita bost orduak, ikastetxean nahitaez egin beharrekoak, eta, bestetik, urtean zenbatzeko bost orduak, zehaztu gabe ageriko direnak. Nahitaez ikastetxean egin beharreko 25 orduak departamentuei dagozkien eginkizunak betetzeko erabiliko dira, baita zuzendaritza-karguen eginkizunak betetzeko ere, hala denean.

4._Zuzendaritza taldea.

Eskola-orduen zenbaketaren ondorioetarako, zuzendaritza taldeak, guztira, 29 ordu izanen ditu astean kargudunen eginkizunak betetzeko.

5._Departamentuburua.

Eskola-orduen zenbaketaren ondorioetarako, departamentuburu bakoitzak, guztira, 3 ordu izanen ditu astean karguaren eginkizunak betetzeko.

6._Ordu osagarriak, urtean zenbatzekoak.

Irakasle bakoitzak ikastetxeko jardueretarako astean eman behar dituen 30 orduak betetzeko, norberaren ordutegian agertu behar duten asteko 25 orduak aparte utzita, gainerako bostak urtean konputatuko dira, irakasle guztiek nahitaez egin behar dituzten lanak egiteko, alegia, ikasleen azterketak ekain-irailetako deialdietan prestatu, egin eta zuzentzeko, eta departamentuetako gainerako eginkizunak betetzeko.

Azken azterketak egiteko finkatutako egunetan, irakasleek ordutegia egokituko dute azterketak egiteko programatutako egutegiaren arabera. Inguruabar hori ez da ordutegi pertsonalean agerraraziko, urtean zenbatzeko ordutegiko orduak baitira.

7._Ordutegien prestaketa eta onespena.

Ikasketaburuak, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolak garatzen dituen programen beharrak kontuan hartuta, Eskolako irakasleen eta That's English! ikastaroan matrikulaturiko ikasleen ordutegiak prestatuko ditu, ebazpen honetan ezarritako arauei jarraikiz.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsiko du ordutegia. Onetsi arte, irakasleak beharturik daude ikasketaburuak prestatu eta zuzendariak behin-behinean onetsiriko ordutegia betetzera. Horri buruzko erreklamazioen gainean Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak erabakiko du.

8._Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia-orria.

Zuzendaritza taldeak irakasleak ikastetxean daudela kontrolatuko du.

Eskolako zuzendariak, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, aurreko hilabeteko asistentziari buruzko txostenak igorriko ditu Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta horretarako ikastetxera bidaliko diren ereduak erabiliko dira.

Ikastetxean nahitaez egoteko orduei buruzko absentzien eta atzerapenen berri emango da ohiko ereduetan, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita absentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Nolanahi ere, txosten horietan ondoko arau hauek beteko dira:

_Inoiz ez da utziko hutsik "hutsegitearen arrazoia" laukia, eta hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

_Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

_"Hutsegitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren arazoetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izango da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena ematea.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein absentzia edo atzerapenen berri emango diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Zuzendariak, justifikazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunean, justifikatu gabe gelditu diren hutsegite edo atzerapen guztien berri emanen dio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, soldatari egin beharreko murrizpena egin eta, beharrezkoa bada, dagokion espedienteari hasiera emateko. Kasuko irakasleari ere emanen zaio, idatziz, horren berri.

Irakasleek hutsegitearen ziurtagiriak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Irakasleen hutsegiteen ziurtagiriak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normalaren gorabehera guztiak berehala emango zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia partean jasoko ere.

Iragarkiaren kodea: F0612626