97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O L T Z A

Behin betiko onetsirik Arazuri-Orkoiengo industrialdeko 3.3 lurzatiaren xehetasun azterlana

Oltza Zendeako Udalak, 2005eko ekainaren 30ean egin bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Behin betiko onestea Dura Automotivek sustatu duen xehetasun azterlana, Arazuri-Orkoiengo industrialdeko 3.3 lurzatiaren frontean lerrokadurak aldatu beharrez, fatxadan dauden xurgagailuak itxi ahal izateko; Luis Martín Sánchez ingeniariak prestatua da eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi zuen, 2005eko urtarrilaren 28an.

Bigarrena._Behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

Hirugarrena._Xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabost eguneko epean, aipatu Foru Legearen artikulu berak horrela xedatzen baitu.

Laugarrena._Sustatzaileari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2005eko uztailaren 12an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0516401