97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Hasiera batez onetsita Garapenerako Plan Berezia, eskualdeko kirol eremuan, Artikan

Berriobeitiko Udalak, 2005eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betikoz onestea eskualdeko kirol eremuko Garapenerako Plan Berezia, Artikako Mogotes alderdikoa, Berriobeitiko Udalak sustatua eta Asoarq Arquitectos Asociados, S.L.k prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

2._Onetsitako Garapenerako Plan Berezia jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1a) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Artikako Kontzejuko buruari eta zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei, eskualdeko kirol eremuan sartuta daudenei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

3._Hasiera batez onetsitako Garapenerako Plan Bereziaren kopia igorriko zaio Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan aurreikusitako txostena egin dezan.

Berriobeitin, 2005eko uztailaren 14an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0516395