97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Borondatezko birzatiketa proiektua, Artikan, behin betiko onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2005eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betiko onestea Artikako UR-2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Promociones Sardano, S.L. enpresak sustatua, Juan M. Erice jaun arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2._Onetsitako birzatiketaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarrraituz.

3._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

4._Onetsitako birzatiketa jabetza erregistroan inskribatuko da.

Berriobeitin, 2005eko uztailaren 14an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0516393