97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A I E G I

E D I K T U A

Aiegiko Udalak, 2005eko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udal honek, 2005eko martxoaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen 1. poligonoko 820. lurzatian dagoen eraikina botatzeko proiektuaren enkargua egitea, betiere haren aurri egoeraren espedientea tramitatu ondorean.

Proiektuaren enkargua hartu zuen arkitektoak aditzera eman du delako eraikina botatzen bada ezin izanen dela haren ondoko etxea ere larriki kaltetu gabe, 819. lurzatian baitago; hortaz, Alkatetzaren dekretuaren bidez haren gaineko irizpena eskatu zen.

Ikusirik Miguel Ayape Bariain Udal honetako arkitekto aholkulariak eraikin horren aurri egoeraren gainean eginiko txostena, zeinetan ematen baitira haren kokapena eta katastroko identifikazio ezaugarriak, Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:

1._Ondoko eraikina aurri egoeran deklaratzeko alde biko espedientea irekitzea: Aiegiko San Pelayo kaleko 12 zenbakia, 1. poligonoko 819. lurzatiari dagokiona. Aniana Jiménez Abadiano andrearen ondorengoen jabetzakoa.

2._Entzunaldia ematea jabeei eta bizilagun izan daitezkeenei, bai eta higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrei ere, eta horrekin hamabost egun balioduneko epea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, idatziz aurkez ditzaten haien eskubideen alde eta Udalak eman gogo duen higiezinari buruzko aurri egoera orokorraren deklarazioaren kontra, egokiak iruditzen zaizkien alegazio, agiri, peritu-txosten eta egiaztagiriak oro.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, aurkitzeko moduan ez dauden bestelako interesatuendako balio dezan, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Foru Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 209. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eraikinaren gaur egungo egoeragatik pertsonei nahiz ondasunei sorrarazten ahal zaizkien kalte eta galeren erantzukizun osoa titulartasunari ez beste inori egotziko zaio.

5._Emandako irzipenean aipatzen diren segurtasun neurriak hartzea, eraikinaren egoera ikusita arrisku handia baitago.

Aiegin, 2005eko uztailaren 20an._Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0516358