97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Artikan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2005eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batez onestea Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Artikan, industrialdeko UI-1 unitateko 2, 3, 4, 7, 8 eta 9. lurzatietako antolamendu xehekatuko determinazioak aldatzeko. Urbanizaciones Iruña, S.L. da sustatzailea eta Juan José Echeverría arkitektoak prestatu du proiektua; Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

2._Udal Planean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 a) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

3._Hasiera batean onetsitako aldaketaren kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan aurreikusitako txostena egin dezan.

Berriobeitin, 2005eko uztailaren 14an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0516347