97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2005eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batean onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Urbanizaciones Iruña, S.L.k eta Berriobeitiko Udalak sinatua, Artikako UI-1 unitateko 2, 3, 4, 7, 8 eta 9. lurzatietako antolamendu xehekatuko determinazioak aldatzeko. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2._Onetsitako kudeaketarako hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 151 eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean, eta zuzenean jakinaraziko zaio Artikako Kontzejuko buruari, bai eta lehenbiziko puntuko lurralde eremuko jabeei nahiz gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2005eko uztailaren 14an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0516345