97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2005eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betiko onestea Berriobeitiko BB1 sektoreko 19.3 lurzatiko xehetasun azterlana, Lecumberri Donazar senideek sustatua eta José Joaquín Roncal arkitektoak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2._Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Berriobeitin, 2005eko uztailaren 14an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0516339