97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

Cadreitako udal planeko UVO-10 unitatearen mugapenaren aldaketa behin betiko onetsita

Cadreitako Udalak, 2005eko uztailaren 5ean emandako ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Cadreitako Udal Planeko UVO-10 unitatearen mugapenaren aldaketa, Q-Marciplan, S.L.k sustatua, "Arquinavarra" arkitektoek prestatutako agiri teknikoei jarraituz. Proiektua 2005eko maiatzaren 4ko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez, eta jendaurrean jarri zen arauzko moduan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa betetzeko.

Cadreitan, 2005eko uztailaren 13an._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0516241