97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Plan partzialeko aldaketa hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Getze-Galarko S-1 sektoreko plan partzialeko aldaketa, Galarko Udalak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) eta 79.4 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Getze-Galarren, 2005eko uztailaren 15an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0516164