97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Plan partziala hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2005eko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Galarko S-1 sektoreko plan partziala, Galarko Kontzejuak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Getze-Galarren, 2005eko uztailaren 15an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0516162