97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLAIBAR

Urbanizazio proiektuak hasiera batean onetsirik

Olaibarko Udalak, 2005eko maiatzaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Otsakaingo UB.6, UB.7, UB.8, UB.12, UB.13 eta UB.14 unitateetan eragiten duen bidea urbanizatzeko proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Olaibarren, 2005eko ekainaren 20an._Alkatea, Felix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L0516141