97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E R R I B E R R I

UE Avenida Peralta unitateko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Ikusirik UE Avenida Peralta unitateko urbanizazio proiektua, Construcciones Martínez Cavero, S.L.k sustatzen duena.

Kontuan hartuz aurreko ekainaren 1eko erabakiaren bidez onetsi zela Azkoiengo etorbidearekiko mugan aurreikusi baino atzeraemangune handiagoa egitea, zabalagoa izan dadin Erriberrirako sarrera hori, eta hornidura eta euri-uren sareetako lotuneak etorbide horrekiko mugan egitearren, Larraga kalean sartu gabe.

Udalbatzak, aho batez, hasiera batean onetsi du urbanizazio proiektua, eta sustatzaileari baldintza horiek betetzeko errekerimendua egin dio.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134.5 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Erriberrin, 2005eko uztailaren 14an._Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0516137