97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ITURMENDI

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra onetsirik

Iturmendiko Udalak 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen 2005eko ekainaren 8an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin gabe epea bukatzen bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira eta kapituluka argitaratzeko tramitea betetzat.

Iturmendin, 2005eko ekainaren 8an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0516239