97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLTZA ZENDEAKO ETA ORKOIENGO MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUA

2005/06 ikasturteko tasak onetsirik

Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko Batzordeak xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, 2005eko maiatzaren 11ko bilkuran:

Laugarrena._2005/06 ikasturteko tasak onestea.

Bertaratutako guztiek aho batez onetsi dituzte 2005-2006 ikasturteko tasak, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea ere.

Hona hemen onetsitako tasak, hilabetekoak:

H O B A R I A K

ERROLDATUAK % 20 % 50 ERROLDATU GABEAK

Musika tailerra 18,00 14,00 9,00 36,00

Hasiera 18,00 14,00 9,00 36,00

Musika hizkuntza 18,00 14,00 9,00 36,00

Musika hizkuntza eta musika-tresna 34,00 27,50 17,00 68,00

Musika hizkuntza, musika-tresna eta taldea 47,00 37,50 23,50 94,00

Musika-tresna, helduak, solfeoz dakitenak 27,50 22,00 14,00 55,00

Musika-tresna, helduak, solfeoz ez dakitenak 31,00 24,50 15,50 62,00

Era berean, ondoko aldaketak ere onetsi dira, Musika Eskolan izena eman nahi duten familia unitateak diruz laguntzeko.

Tasen hobariak:

Musika Eskolan famili unitateko 2. kidea matrikulatua izateagatik, % 20ko hobaria izanen da urteko tasan.

Famili unitateko hirugarren kide matrikulatutik goiti, % 50eko hobaria urteko tasan.

Erroldatu gabekoendako tasak:

Erroldatu gabeko ikasleek ikasle erroldatuek halako bi ordainduko dute.

Bajak:

Lehenbiziko hiruhilekoan baizik ez dira bajak onartuko, eta betiere idatziz eskatzen badira. Dirua itzultzeko eskubiderik ez da eta, gehienez ere, Batzarrari igortzen ahal zaio eskabidea ebazpena har dezan.

Honako erabaki hau alderdi interesatuari jakinaraziko zaio, bidezko errekurtsoen berri emanik; hortaz, helarazten dizut behar diren ondorioetarako, ohartaraziz ezen ondoko errekurtso hauetariko bat jarri ahal dela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik aitzina.

Oltza Zendean, 2005eko maiatzaren 11n._Patronatuko burua, Miguel Angel Unzue Ozcoidi.

Iragarkiaren kodea: L0515967