97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

381/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 5. tarte orokorrean "Armañantzasera iristeko NA-7251 errepidea egokitu eta sendotzea" proiektuari onespen teknikoa ematen diona eta hura jendaurrean jartzen duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak apirilaren 12an emandako 296/2005 Foru Aginduaren bidez, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" kontratuaren aldaketa onetsi zen.

Foru agindu honen bidez zenbait agiri onetsi ziren. Horien arteko bat da, autobiaren ondoan doazen herrietako errepideetan erreformako eta/edo sarbide berriak egiteko obren ezaugarri teknikoei buruz, azalpen zatian aipatzen diren jarduketen baldintzen agiria.

Azalpen zatian, 1.4 puntuan, honako jarduketa hau aipatzen da:

1.4. "Armañantzasera iristeko NA-7251 errepidea, 1,00 kilometroko luzerakoa, egokitu eta sendotzea".

"Armañantzasera iristeko errepidea egokitu eta sendotzea" proiektua Donejakue Bideko A-12 Autobian egin beharreko jarduketen artean dago, autobiaren ondoan doazen herrietako errepideak hobetu eta egokitzeari buruzko kapituluan eta, zehatzago, 5. tarteko jarduketetan.

Egokitu beharreko NA-7251 errepidea N-111 errepidetik abiatzen da Torres del Rioko herrigunearen mugan (1+000 k.p.), eta Armañantzasko herrigunean bukatzen da, gutxi gorabehera kilometro bateko luzera duela.

Jarduketa hauek beraiekin dakarte obrek ukitutako ondasun eta eskubideen aldaketa, hemen zehazki ematen den bezala:

PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

ARMAÑANTZASKO UDAL MUGAPEA

AR-04 RUIZ DE GALARRETA, CRESPO, EVA MARIA 404,96 2 733-A ALORRA

GARTZIA NAIARAKOAREN PASEALEKUA, 15, 2-C, IRUÑA

AR-04 HERMOSO DE MENDOZA ZUÑIGA, JOSE MIGUEL 710,17 2 732-A ALORRA

SAN MARTIN, 17, ARMAÑANTZAS

AR-05 DESOJO MENDAZA, PABLO 72,82 1 277-F LARREAK-ZUHAIZTIA

TORRES DEL RIOKO ERREPIDEA

AR-06 RUIZ DE GALARRETA, CRESPO, EVA MARIA 3.287,61 2 731-F ALORRA

GARTZIA NAIARAKOAREN PASEALEKUA, 15, 2-C, IRUÑA

AR-07 OYON VALENTIN, FERNANDO 2.868,36 2 730-A ALORRA

PLAZA, 1, ARMAÑANTZAS

AR-08 LOPEZ OYON, MONTSERRAT 83,51 2 729-D LARREAK

K. NAGUSIA, 1, TORRES DEL RIO

AR-09 LOPEZ OYON, MONTSERRAT 1.553,52 2 729-1 ALORRA

K. NAGUSIA, 1, TORRES DEL RIO

AR-10 HERMOSO DE MENDOZA ZUÑIGA, JOSE MIGUEL 39,40 2 37-B ALORRA

SAN MARTIN, 17, ARMAÑANTZAS

AR-11 GUISASOLA MONTIEL, MARIA LUZ 32,44 1 80 LURZORUA

ZALDOKO, 18, GORRAITZ

AR-12 HERMOSO DE MENDOZA ZUÑIGA, JOSE MIGUEL 251,37 2 37-A LURZORUA

SAN MARTIN, 17, ARMAÑANTZAS

TORRES DEL RIOKO UDAL MUGAPEA

TRR-01 BAQUEDANO DIAZ-CERIO, REMEDIOS 80,60 1 514-B FRUTA ARBOLAK

K. NAGUSIA, 1, TORRES DEL RIO

TRR-02 HERMOSO MENDOZA GOMEZ OTEO, JUANA 1.959,37 1 532-B ALORRA

SAN PABLO, 1, ARMAÑANTZAS

Nafarroako Gobernuak, urriaren 27ko 611/2003 Foru Dekretuaren bidez, presakotzat jo zuen Iruña-Logroño autobiako B/4 eta 5. tarte orokorren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Adierazpen hori, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz, ondoren behar diren aldaketei ere aplikatuko zaie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 5. tarte orokorrean "Armañantzasera iristeko NA-7251 errepidea egokitu eta sendotzea" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Aipatutako proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen azalpen zatian heldu dena, jendaurrean egotea 30 egun baliodunez, denbora horretan edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatziz eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko bulegoetan eta Armañantzasko eta Torres del Rioko udaletxeetakoetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Autovía del Camino, S.A. enpresari eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 14an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0516570