97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BASABURUA

Obrak esleiturik

Udalak, 2005eko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Coyser sozietateari (B31263544 IFK duenari) ematea honako obra kontratu hau 1.492.009,53 eurotan: "Igorleen eta hondakin uren tratamenduen obrak egitea Beramendi, Udabe, Gartzaron eta Erbitin, eta sareak berritu eta zoladura ematekoak Udabe, Beramendi eta Gartzaronen".

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Basaburuan, 2005eko uztailaren 22an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0516685